Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

okatu, oka(tu), okatzen [10 agerraldi, 6 liburutan] 1 du ad oka egin, okaztatu.

Behin okatu ere egin nuen, plazan. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 17. orr.

Egutxik berehala erantzun zuen, eta, bular oinazetua maitekiro laztantzen zion unean, amak odol kopuru handia okatu zuen. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 117. orr.

Bada, gantxigorrak ikusi eta ezin eutsi izan nion beste segundo batez: sukaldean bertan okatu nuen bota beharreko guztia. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 43. orr.

2 irud/hed

Lurrak mundu osoan zurrupatzen duen ura, munduko elur guztia urtzean jasotzen duen ura, gainezka egiten dionean, handik okatzen du. Jon Maia   «Riomundo» - 41. orr.

Zerurainoko adreiluzko bi tximiniak ke beltza okatzen zuten etengabe. Jon Maia   «Riomundo» - 125. orr.

Hau lurraren kontra amiltzen eta lehertzen denean, zirimolaren eta ekaitzaren indar haserrea okatzen du. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 419. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus