Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parpaila 1 iz ehunezko zati apaingarria, soinekoari dilindan eransten zaiona; hari txirikordatuz egiten den ehun apaingarria. ik puntilla.

Zeta arrosa-kolorea orratzez eratxiki zuen belaun gainetan, eta puntada luzez josten hasi zen parpaila estua, erdi eginda zeukan janzkiaren lepoaldean zehar. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 144. orr.

Gona kiribilkaria eta parpaila beltzez hornituriko mahukak. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 70. orr.

Gero [...] eskumuturretako parpaila gasazkoak harrotu zituen. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 106. orr.

Apaingarrien dar-dar ikaratia, kirrinka-hotsen bat edota parpailaren firfira. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 199. orr.

Diane txikitxoa, musu-arrosa eta haserre-antza, bere sehaskatxoan ozta-ozta ikusgai, hainbeste parpaila eta gauzakiren artean. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 200. orr.

Parpailazko zapi apaingarriak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 199. orr.

Motorzaleen jakak eta zetazko gonak, parpailazko esku-larruak eta lepoko zapi nabarmenak. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 87. orr.

Deus ez zuen aipatu, ordea, lihozko maindirez eta damaskoz itxuraturiko zamauez, ez eta parpaila apain baliotsuez ere. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 66. orr.

Hatz luze zuriez bularreko parpaila urratuak antolatzen aritzen zen beti. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 186. orr.

Ohea inguratzen zuten belus beltzezko errezel parpailadunak. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 81. orr.

2 irud/hed

Ikusirik hosto-zuztar horiek, adarrak apaintzen dituen parpaila berde hori haize kirriaren pean ikaraz, kale egiteko beldur balego bezala. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 38. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus