Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garraiatu (Egungo testuen corpusean 8.787 agerraldi; orobat karraiatu g.er., karreatu g.er., karreiatu g.er., eta karriatu g.er.), garraia, garraiatzen 1 du ad toki batetik beste batera gauza aski handi bat edo gauza multzo bat eraman, tresna edo era bereziren batez.

Neska garraiatzen zuen anda kalera irten zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 534. orr.

Eta agentziak hobe lukeela fardelak garraiatzeko erremolke ttiki bat erantsi izan balu. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 50. orr.

Hoinbeste puska eta hoinbeste karga beste nunbaitik eta beste nolazpait ez litazkeenetz karraiatzen ahal. Herria   2001-07-12

Eta mendi horietan barrena gurdiak etengabe doaz mazelaz mazela Tom ibaiaren haran aldera, platinoa, urrea, zilarra, kobrea eta berun urreduna garraiatuz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 302. orr.

Merkatariek ubideetan zehar salgaiak garraiatzeko erabiltzen dituzten gabarrak ziruditen. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 23. orr.

Aitatxi Zozaiako dorrera garraiatu zuten, orgaz, bertze zenbait kolpaturekin batean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 49. orr.

Luis Mehainekoa gaztearen hilotza gurekin genekarren, lau mandok garraiaturiko organ. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 303. orr.

Italiano airekoak Saboya 79 motakoak ziren, 1 000 kilo bonba garraiatzeko eginak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 145. orr.

Ikatza garraiatzen zuten bi bagoiren artetik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 21. orr.

Ikaztegian ez zegoen zakuak pisatzeko edo ikatza garraiatzeko deus. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 223. orr.

Ikatza hiriburura itsasoz garraia dadin nahi du.   - 17. orr.

Behorrek garraiatzen zituzten fardelek estalkiak zeuzkaten. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 89. orr.

SSTAR, garraia daitekeen erreaktore nuklearra. Berria - Gaiak   2004-09-05

Hor ere behar zuen gelditu salgai garraiatzen ari zenak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 125. orr.

Zakuak garraiatzekorik gabe, zer egin behar nuen? Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 224. orr.

· Hasiera batean Iberdrolak izan behar zuen energia hori garraiatzeaz arduratu behar zuena. Berria - Euskal Herria   2004-08-05

· Apaizek gurdiak garraiatzen dituzte jauretxean. Elizen arteko biblia   JrGt 1,30

Larunbata da; ez duzu zilegi ohatila garraiatzea. Elizen arteko biblia   Jn 5,10

2 (garraiagailurik gabe)

Zamak garraiatzeko edo ganbarara igotzeko bazuen indar aski. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 88. orr.

Gelako bertze muturrera garraiatu behar izan nuen trasteria guztia. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 84. orr.

Asteazkenean, nire gorputz abaildua lantokitik Josurenera garraiatu nuenean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 292. orr.

Pitin bat edana inoiz, bere burua etxera garraiatu nahi baina norabiderik aurkitu ezinik, jitoan edo nora ezean. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 134. orr.

Mozoloaren aztikeria emakumeek gizonezkoak liluratzeko (oheraino garraiatzeko, alegia). J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 21. orr.

Laguna bilatu, ohe-barruraino karriatu eta harekin larrutan egin. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 22. orr.

Iturri aurrean, auskalo zenbat gorpu garraiaturiko bere esku handiekin garbitu zidan aurpegia. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 384. orr.

Maleta garraiatzen lagunduko didazu? Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 44. orr.

Eskolako umeek garraiatu zituzten adreiluak. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 43. orr.

Bertze lagun batzuek zurezko taula luzeak garraiatzen zituzten. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 123. orr.

Emirra denda barruan zegoen gatibuak kanpamentura garraiatu zituztenean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 259. orr.

Haien azpian, oin batzuetara baino ez, izotz puskak jaisten ziren, ibaiaren ur lasterrak garraiaturik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 441. orr.

Hodi horietako odol-emariak bero kantitate handia garraiatzen du gainaldera. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 80. orr.

Beste era bateko garraio-lana ere egiten du odolak: gantza garraiatzen du gorputzaren erreserbetatik gibelera. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 155. orr.

Etengabe garraiatu behar da oxigenoa gorputzeko zelula guztietara. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 157. orr.

3 irud/hed

Pentsamendua garraiatzen duen mintzaira. Itxaro Borda   «Hiruko» - 99. orr.

Euskal sistemak kolera eta herra hori garraiatzen du, literaturaren, eskolaren [...] eta oro har, kulturaren bidez (jo ta ke irabazi arte). Itxaro Borda   «Hiruko» - 91. orr.

Eta zahar jendea beren penak garraiatu ezinik itsasoari begiratuz iragana berritzera. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 45. orr.

Psikiatra ospetsu bati entzuna zion, egun batzuk lehenago, besteen atsekabeek lagundu egiten diotela norberari bereak garraiatzen. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 61. orr.

Urte horretan itsasopeko telefono haria aldi bereko 138 elkarrizketa "garraiatzeko" gai zen. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 79. orr.

Informazioa garraiatzeko zuntz optikoaren ahalmena. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat garraiatu (3); batera garraiatu (3); garraiatu ahal (5); garraiatu behar (19); garraiatu behar izan (4); garraiatu beharko (3); garraiatu eta (11); garraiatu genituen (3); garraiatu nahi (3); garraiatu ohi (3); garraiatu zituen (3); garraiatu zituzten (3); garraiatu zuen (8); garraiatu zuten (4); garraiatuko dituen (3); garraiatzea eta (3); gehiegi garraiatu (3); salgaiak garraiatuko (3); zehar garraiatu (3)

abereak garraiatzeko (3); batetik bestera garraiatzeko (3); bestera garraiatzeko (3); eta abereak garraiatzeko (3); garraiatzeko balio (3); garraiatzeko erabiltzen (7); garraiatzeko ez (3); garraiatzeko gai (4); garraiatzeko kableak (6); garraiatzeko kableak moztu (4); garraiatzeko sistema (4); garraiatzeko sistemako (5); garraiatzeko sistemako kableak (4); gasa garraiatzeko (4); itsasoz garraiatzeko (3); merkantziak garraiatzeko (10); porlana garraiatzeko (14); porlana garraiatzeko kableak (6); porlana garraiatzeko sistema (3); porlana garraiatzeko sistemako (4); salgaiak garraiatzeko (5); ura garraiatzeko (3); urtegiko porlana garraiatzeko (4)

batera garraiatzen (3); batetik bestera garraiatzen (3); bestera garraiatzen (4); edo garraiatzen (5); erregaiak garraiatzen (3); eta garraiatzen (5); garraiatzen ari (11); garraiatzen ari zen (4); garraiatzen da (4); garraiatzen den (7); garraiatzen dira (4); garraiatzen ditu (9); garraiatzen dituen (3); garraiatzen dituzte (10); garraiatzen dituzten (9); garraiatzen du (6); garraiatzen duen (7); garraiatzen dute (8); garraiatzen duten (8); garraiatzen eta (3); garraiatzen lagunduko (3); garraiatzen nuen (3); garraiatzen zion (4); garraiatzen zituen (18); garraiatzen zituen kamioi (3); garraiatzen zituzten (12); garraiatzen zituztenean (3); garraiatzen zuen (15); garraiatzen zuten (15); kanpora garraiatzen (3); maletak garraiatzen (3); zakuak garraiatzen (3); zama garraiatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus