Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garraiatzaile (orobat karreatzaile g.er.) 1 iz garraiatzen duen pertsona. ik garraiolari.

Garraiatzailea hintzen, eta, hiru zaldi eta kibitka kaskartxo bat erosirik [...] hor hasi hintzen merkatariak azokaz azoka eramaten. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 203. orr.

Bildots bat bezain otzan segitu nion neure garraiatzaileari, kanpoko argien distira gorrian doi-doi erreparatuta. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 293. orr.

· 2 izond garraiatzen duena.

Estazioaren aurreko zabalunean, bidaiari zain, dilijentzia maila iristen ez zuen “carruaje” txiki mordoska bat topatu dugu, lauzpabost; eta zaldi mordo bat ere bai, berorien garraiatzaile. Txillardegi   «Putzu» - 102. orr.

Lucyk bere trasteak hartu zituen zinta garraiatzailetik eta goardia zibilaren kontrol leihatilatik pasatu zen. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 259. orr.

Aireportuetako terminal, arropa zaharren kanposantu eta uhal garraiatzaileetan zehar. ik garraio 12. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 12. orr.

Uhal garraiatzaile batenaren jiteko prozesua da, funtsean, heste meharrean egiten den janari-digestioa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 210. orr.

Lakua 7rako zinta garraiatzailea hartu, eta ordu erdi geroago EJren zeru-harraskarira iritsi nintzen. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 144. orr.

· Gure herriko postetxeko gutun garraiatzailea baserritar hutsa zen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 43. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus