Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

okaztatu, okazta, okaztatzen [40 agerraldi, 15 liburu eta 9 artikulutan] 1 du ad nazkatu, asebeteak higuindu.

Okaztatzen zuen haren ikusteak, han, hondartza bakarti hartan, palto luzea soinean, eta buruan txapela lumaduna, hiru koloretako xingolarekin, hiru gizon armatu aldamenean. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 219. orr.

Ez daki zer erantzun, baina argi da holako egoerek okaztatzen dutela. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 64. orr.

Otoitz egin izan dut duela hamar hamabost urte arte, asetzeraino, okaztatua ondarrean. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 96. orr.

Eguneroko jipoiez eta tratu txarrez okaztaturik, Kaushalyak gau batez gizonari burua moztu eta gorpua galsorora jaurti zuen. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 109. orr.

Ekaineko errepresioaz okaztaturik, Nohant sorterrira itzuli zen politika gibelean utziz. Berria - Kultura   2004-08-08

Gérard faxista dela frogatzeko helburua beteagatik, okaztaturik dago nolaz iragan dituen hogeita lau oren baino gehiago holako baten ondoan. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 188. orr.

Ez dira bakarrik okaztatuak, aldarrikatzen dute beren nardadura. Herria   2001-10-11

Erabakia agertu den Zutabe 109 barne boletin berean ETA-k jakinarazten du “su-etena ez dela aterabidea eta okaztatua dela su-etenen aldeko galdeez”. Herria   2005-12-15

2 oka eragin. ik okatu.

Aulkietan, berriz, hainbat orduz edukitzen dituzte lotuta, tarte horretan emandako elikagaia okaztatu ez dezaten. Berria - Mundua   2006-02-10

Jan ez zuen zerbait okaztatu zuen Sethek orduan, eta horrek tiro batek bezala astindu zuen Denver. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 326. orr.

Lurraldea bera ere kutsatu egin da; nik zigortu egin dut bere gaiztakeriagatik, eta hark okaztatu eta kanpora bota ditu bere biztanleak. Elizen arteko biblia   Lb 18,25

Hala ere, zirudiena baizik ez zen egiazki Damian Arruti: une batetik bestera hesteak okaztatuko zituen erretzaile porrokatu bat, zahartxoa aukeran, halako atarramentu atletikoetan ibiltzeko. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 11. orr.

Etnaren urrumak hementxe ari dira mehatxuka, haren garren sumina berriro pilatzeko eta su bortxaz egotzia ahutzetatik okaztatzeko eta garrezko tximistak berriro zerura jaurtitzeko. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus