Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garraiobide (Egungo testuen corpusean 1.958 agerraldi; orobat garraiabide Egungo testuen corpusean 42 agerraldi, eta garraio(-)bide Egungo testuen corpusean 76 agerraldi) iz garraiatzeko bidea.

Autoa da garraiobide nagusia Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian. Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Izan ere, gurpila, ia garraiobide gehienetan eta makina mota guztietan hain baliagarria dena, ez da aurkitzen izadian. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 48. orr.

Gertatu zen munduak, XIX. mendeko erdialde horretan, berealditako aldaketa ezagutu zuela garraiobide berriarekin. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 69. orr.

Garraiobide berriek itsasontzia bazterreratu ondoren gertatutako paisaje aldaketaz pentsatzen geratu nintzen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 122. orr.

Skuludis jauna arretaz ari zen aztertzen Vienako garraiobideen aukera ugariak. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 142. orr.

Burdinbideak errepideekin lehian ari ziren, eta hegazkintza, lehorreko eta uretako garraiabide guztiekin. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 36. orr.

Azken egunotako elurteak errepide eta garraiobideetan sortutako arazoei aurre egiteko. Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Olinpiar estadioa, kirolguneak, garraiobideak... dena dago erdizka. Berria - Kirola   2004-05-05

Hondarribiko aireportuaren gaia gainerako garraiobideen eta azpiegituren egoerarekin batera aztertu behar da. Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Guri, soldatapeko esklabooi, garraiobide hobeak eman diezazkiguten… Bizikleta lapurtzen zioten bakoitzean beste bat erregalatzen zioten, BH, Beiztegui Hermanos, ez zuen beste garraiobiderik. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 123. orr.

Tranway" zela uste dut, edo "Metro"... garraiobide baten izena zuen zinema areto bat behintzat. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 25. orr.

Eta umekeria iruditu zitzaidan, berehala, harlandu haien garraiobideari buruz arestian sentitu berria nuen harridura: arranpak antolatuko zituzten, noski, eta haietan barrena goraino eramango harritzarrak herrestan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 63. orr.

Musika zutela zaldi, musika garraiobide, musika eramaile eta, era berean, musika emaile. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 285. orr.

Eta zer izango dut orduan garraiobide? Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 123. orr.

Garai haietan ez baitzuten garraiobide publikorik. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 249. orr.

Liburua, azken batean, garraio-bidea baino ez da. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da garraiobide (3); garraiobide publikoak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus