Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sapa1 1 iz sargoria.

584 lasterkari (292 pare) dira Bidarraitik abiatu goizeko 8etan, aroa guziz alde zutelarik eta aurten (ez jazko sapa zar hura!). Herria   2005-06-30

Arratsalde apalean, karrikak airosten ziren ipar haizearen edo itsas haizearen menturan, baina gauaz egunaz bezalako sapa zen, eta ez zen soleitze handirik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 197. orr.

Sargori latza, sapa, lanberoa, nik dakita nola esan? Txillardegi   «Putzu» - 238. orr.

Alpeetatik jaisten den udako haize beroak eragindako sapak, bat-batean badator behintzat, pertsonarik zuhurrena erotzerainoko dilatazioa eragin omen dezake neguko haize hotzak uzkurtutako burmuinetan. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 11. orr.

Nafarroan, berriz, beroa sapa izango dela adierazi dute. Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Sapa sartua baitzait izaki osoan akidurak bidea doblatzen dit, bereziki errepide gogorraren gatik. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 227. orr.

Egun osoan gorputzak irentsi duen beroan murgildua naiz, Navarrete bera, sapak zapaturik, doi-doia higitzen hasia denean. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 76. orr.

Ez da ezer entzuten, kirol zelaiko oihu urrun bakan batzuk baino ez, arratsaldeko sapan. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 32. orr.

Alpeetatik jaisten den udako haize beroak eragindako sapak [...] pertsonarik zuhurrena erotzerainoko dilatazioa eragin omen dezake neguko haize hotzak uzkurtutako burmuinetan. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 11. orr.

2 (izenondoekin)

Martxoko sapa bero ustel horretan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 108. orr.

Egun osoa etxean ematen dugu, kanpoko sapa beroari ihesi. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 98. orr.

Alpeetatik dator neguko haize hotza, Alpeetatik udako sapa beroa. Berria - Kultura   2004-07-29

Beharrik ez zuten bezperako bero asto hura, nahiz zonbeitzuk aski lan izan duten aintzina jarraikitzen, hain zen tokika sapa haundia. Herria   2001-07-05

Gauaz ere bero, sapa tzar pisu bat! Herria   2003-08-14

Sapa jasanezina zen eta denak izerdi putzutan zeuden. Berria - Kultura   2004-08-03

Sapa malapartatu hark izotz-kozkorrez freskatutako bainua hartzera gonbidatzen zuen bezala, egunean bi alkandora janztera behartzen zuen Justo Badiola. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 9. orr.

Berriro sapa urdin hura itsasoaren gainean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 239. orr.

3 (izenondo gisa)

Soldadu-patruilak dabiltza nonahi; agerikoa da bertakoen urduritasuna; aire sapak berak ere arriskua du albiste. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 28. orr.

Sekula ahaztuko ez dudan gauza bat gertatu zen arratsalde sapa haietako batean. Aitor Arana   «Onan» - 113. orr.

Izerdi sapa batek hartu dit gorputza. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 154. orr.

Eta, hori dela bide, Labartzan sentituko nuen sargori sapa itsaskorraren aztarnarik ez. Txillardegi   «Labartzari agur» - 10. orr.

Hemen gehixago senditu ditake aro sapa horren eragina. Herria   2005-05-05

4 (hitz elkartuetan)

Oroitzen dut sapa-egun hura. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 218. orr.

5 bero sapa

Alpeetatik dator neguko haize hotza, Alpeetatik udako bero sapa. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 9. orr.

Bero sapa baino ez, labe bat irekitzerakoan bezalakoxea, aire irakinezko bafada. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 28. orr.

Bero-sapak paisaiari ematen dion isiltasun berezi horretan isolaturik, gora iritsi dira. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 85. orr.

Sant'Orso barruko freskura eskergarriaren ondoren, erreago egin dit eraso kaleko bero sapak. Berria - Kultura   2004-07-30

Behar den bezalako aroarekin, ez euririk, ez bero saparik. Herria   2005-05-12

Hogeita hamabost graduko bero sapa itogarria, hezetasunez eta argi itsugarriz erasoka. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 260. orr.

Bero sapa egiten du. Pako Aristi   «Note book» - 112. orr.

Bero sapa genuen goiztiritik. Txillardegi   «Putzu» - 137. orr.

Bero sapa itogarria egiten zuen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 237. orr.

Ez da zuhaitz-koxkor hau lurralde nordikoetarako egokiena: mediterraneo aldetik oparoago dabilke, gusturago beti eguzki printzetan eta bero sapa emankorretan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 349. orr.

1911n, bero sapa handia egiten zuen uda aurreko egun erre batez, Emilio Salgarik bere buruaz beste egin zuen. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 12. orr.

Arratsaldean, bero sapako orduak igaro ondoren, patioan eseri eta etxekoekin hizketan aritzen zen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 205. orr.

6 izerdi-sapa

Urkiaren izerdi-sapa edaten zuten, batez ere udaberrian, osasun garbi fina mantentzeko. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 498. orr.

Hasperenka eta izerdi sapetan jaikitzen nintzen goiz urratu horietan. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 142. orr.

Izerdi sapa batek hartu dit gorputza. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 154. orr.

7 sapa-belar

Zaldi-irrintzia iruditurik, sapa-belarrak ateratzeari utzi, eta burua jaso nuen. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bero sapa (41); bero sapa handia (3); bero sapa itogarria (3); sapa egiten (4); sapa egiten du (3); sapa handia (3)

bero sapak (9)

bero saparen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus