Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neolitiko 1 izond historiaurreko aroez mintzatuz, Harri Aroaren azken aldiari dagokiona.

Iraultza neolitikoaz honat. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 175. orr.

Manuel Lekuonaren obran hainbat aldiz aipatzen da bertsolaritzaren izaera "neolitikoa" edo "prehistorikoa". J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 17. orr.

Paleolitiko arotik zetorkigun hizkuntzak ikastola neolitikoaren aterpea baino gehiago merezi zuela. Itxaro Borda   «%100 basque» - 48. orr.

2 (izen gisa) ik neolito.

Euskal Herria behin eta betiko osatua eta zehaztua gelditu zela uste dute, aspaldi batean noski, Neolitikoan edo. Eskandinaviar paleolitiko, neolitiko, brontze-aro eta kristau-aurreko Burdin Aroko kulturen laginak. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 53. orr.

Ez dago lotsa onaren mugetatik irten beharrik jakiteko Oteizak neolitikoan ikusi uste zuena hizkuntzan geneukala eta daukagula euskal hiztunok. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 141. orr.

Aldez aurretiko ikerketetan Neolitikotik datozen aztarnak aurkitu ditugu kantuetan. Cromlechetan ageri zaizkigun neolitikoko aztarnak baino biziagoak baitira hizkuntzak eskaintzen eta eraikitzen dizkigun jentil-baratzeak. Berria - Harian   2005-09-20

Euskararik gabeko euskal herritarrak hizkuntza baino haratagoko eremu sakratu batzuetan bila zezakeen, balizko neolitiko batean, euskal arimaren esentzia. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 135. orr.

3 (beste izen baten ezkerrean)

Neolitiko garaiko euskal gizakia ulertzeko eginahal etengabea izan zen haren bizitza. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 105. orr.

Neolitiko garaia arte itxaron behar dugu antropologikoki euskal etniaz, eta, ondorioz, euskal arteaz hitz egin ahal izateko. Berria - Kultura   2004-07-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus