Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parranda 1 iz jostaketa edo jai zaratatsua. ik olgeta.

Parranda txikiak izaten dituk, ez pentsa orgiak-eta egiten ditugunik. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 128. orr.

Akabo ostegunetako parrandak! Jon Arretxe   «Ostiralak» - 32. orr.

Gaur parranda bota behar diagu, Mikel. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 147. orr.

"Alimaleko parranda joko diagu bi hauekin", pentsatu zuen Gorkak. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 102. orr.

Gogoan dut Eliana izan zela parranda hura antolatu zuena. aguardientea edaten zebiltzan, parrandarekin gizatxarturik. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 102. orr.

Nik lehen espagetiak prestatzen nituen parrandatik bueltan, baina speed madarikatu honek gosea ere lapurtu egiten dit. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 8. orr.

Non geratzen dira gaztetxo horren koadrilakoak parrandara joan aurretik? Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 122. orr.

Aspaldiko laguna du Anjel, gaztetako parrandetan Joxanekin ibilitakoa. Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua» - 25. orr.

Bekatuetako eta parrandetako aspaldiko laguna. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 143. orr.

2 (izenondoekin)

Kontuak kontu, Txitxikov adiskidea, parranda itzela egin genian aurreneko egunetan. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 100. orr.

Hura parranda handia, denak mozkortuta geure onetik aterata, zaldiak zein gizonak. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 160. orr.

Horregatik aprobetxatu ohi ditugu horrelako topaketak, herritik aparte parranda koxkorren bat egiteko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 12. orr.

Parranda polita antolatu zen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 184. orr.

Bart gaueko parranda latza. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 57. orr.

Kontrolatu egin behar dut eta parranda gogorrak ostiralerako utzi. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 74. orr.

Hamaika aldiz damutu ginen bezperan hain parranda zoroa egiteagatik. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 115. orr.

Parranda galanta Lesakan, ezta? Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 17. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Wight uhartean oporretan egin ohi diren erokeriatxo inozoetan aritu ziren: dantza egin, parranda giroan ibili, gaueko festetara joan... J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 162. orr.

Hurrengo urteetan Europan barrena ibili zen: Parisen, Alemanian... musika-ikasketetan sakontzeko aitzakiarekin, hiri guztietako parranda-giroetan gautxori. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 135. orr.

Bere parranda-gaua zen, aski bakarrik zegoen Schumacher ere. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 159. orr.

· Ta ze parranda-kaka egin behar dugu ba, bixigarri pixka bat ekartzen ez badugu? Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 99. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Macquart zaharraren mozkorkeria eta kale parranda famatuak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 78. orr.

· Alde horretatik, Leopardoen afari-parrandaren deskribapena (ostegunero Sárszeg-ko hainbat gizonezkok egiten duten bilera gastronomiko-alkoholiko-misoginoa) liburuko gailurretako bat da, baina ez bakarra. Berria - Kultura   2004-01-07

5 parrandan adlag

Zenbaitetan egunak ematen genituen esnifatu eta esnifatu eta edan eta edan, parrandan beti. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 118. orr.

Gau-pasa egiten ari duk errege, topaka, parrandan jo eta su, dantza-zalaparta bizian. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 53. orr.

Hemen biltzen dituk parrandan euskal kulturako OPIak! astean hiru egunez gogor egiten zuen lan, beste hiru egun parrandan, eta zazpigarrenean lo. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 126. orr.

Parrandan ibili ondoren leher eginda sentitzen da, baina bihotza berriro ere punpaka hasi zaio. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 18. orr.

Esaten zidan: hori parrandan zebilek. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 120. orr.

Tolosako inauterietan parrandan eta zorakerian nenbilela, [...]. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 123. orr.

Bi egun daramat parrandan, lorik egin gabe. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 120. orr.

Zaborra zeinek jaitsi, komuneko papera nork aldatu, oporretan nora joan, gauean parrandan atera edo etxean gelditu... Berria - Kultura   2004-04-15

6 parranda egin

Parranda egin gabe itzuli gara herrira taxi bitan. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 95. orr.

Sagardotegira afaltzera eta gero parranda egitera joan ginela. Jon Alonso   «Euskal karma» - 11. orr.

Gizonak ezkondu baino lehen parranda egin behar du, aguardientea edan, eta gero geldialdia eman bere bizitzari. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 97. orr.

Alkoholez blai, astebeteko parranda egingo dute, handik kalera irten gabe. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 231. orr.

Kristoren parrandak egin behar ditugu hemen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 67. orr.

Egundoko parranda egingo dugu. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 81. orr.

Behin batez, Juan Goytisolo alboan egokitu zitzaion afari-mahainguru horietako batean; azkenean biak bakarrik geratu, eta sekulako parranda egin zuten. Iban Zaldua   «Traizioak» - 118. orr.

Gaur egun mozkorraren aitzakian gazteek kalean egindako parranda guztiei deitzen zaie botilakoa. Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Lana egin behar zenean langileena, eta parranda egin behar zenean parrandazaleena. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 100. orr.

· Don Kauen eta gure irakasle maitearekin a ze parrandak egin zituzten, uda epel hartan. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egundoko parranda (3); gaueko parranda (3); parranda egin (16); parranda egitera (5); parranda itzela (5); parranda itzela egin (3)

lagunekin parrandan (4); parrandan dabilen (3); parrandan ibili (4); parrandan ibiltzea (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus