Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sapa2 1 iz landarearen izerdia.

Lehenbizikoa, udaberriko sapa gora datorkionean: hostoa ernetzen hasten deneko amaitzen da aldarte hau. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 497. orr.

Landareak berak ere sofritu egiten baitu: izerdi betean badabil, sapa eta barruko lurruna goraka duela, nola ebakiko diozu bada, bere punttetako muttur bigunena? Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 486. orr.

Bere izerdi eta sapa bizigarria da oso: irakiten duenez gero, urki-ardoa eta urki-garagardoa prestatzen dituzte lurralde iparraldeko hotz haietan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 497. orr.

2 irud/hed

Ilbeherak desintoxikatu egiten digu gorputza, garbitzearen aldera jotzen du, barruko sapak mugitu, ureztatu eta izerdiarazi, sapa-izerdiak mugiarazi eta atera, garbiketa behartuz; Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 407. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus