Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikurritz (orobat ikurtitz) iz goiburua.

Elkarteak, aurrerago sortu ziren gainerako elkarteek bezala, ikurritz edo arau bat du, honako hau: [...]. Askoren artean   «Rataplan» - 57. orr.

Persioren "quod sapio, satis est mihi; non ergo curo, esse quod Arcesilas aerumnosique Solones" hartu dute ikurritz gisa. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 283. orr.

Aranaren pizkundeak "Jaun-Goikua eta Lagi Zarra" hartu zuen ikurtitz. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 136. orr.

Publizitateko ikurritzek badute hemen zer irabazi. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 73. orr.

Izen ofizialarekin bat etorri ez, eta norbaitek beste izen bat ezarri zion, gurean askotan bezala, bi bando osatu ahal izan genezan, bakoitza bere ikurritzaren azpian: "ahantzi" zaleak, batetik, eta bestetik, berriz, "ahaztu" zaleak. Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak» - 92. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus