Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parrandazale (orobat parranda zale) izond parrandaren zalea dena.

-Oso pisukide parrandazaleak dauzkadalako. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 75. orr.

Lana egin behar zenean langileena, eta parranda egin behar zenean parrandazaleena. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 100. orr.

Irlandarrak oso jendemodu ona dira, geure estiloko mozkorti parrandazaleak. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 52. orr.

Tonto-harroak eta aberaskume parrandazaleak besterik ez dago hemen. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 262. orr.

Koadrila parranda zale bateko liderra izaki, inoiz ipuin bateko protagonistaren izen gisa balia dezaket. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 237. orr.

Hainbat gau eman zuen etxetik kanpo, luze jo zuen zurrutero-festa parrandazaleren batean, nabarmen-nabarmen. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 159. orr.

Zigor, ordea, parrandazale amorratua zen. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 124. orr.

Cardiffeko parrandazale famatua, enpresako autoaz aire gabeko kaleetan barrena tabernara abiadan zetorren Louren maitale izugarria. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 223. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus