Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xorta 1 iz likidoez mintzatuz, tanta, apurra.

Kattalinek lehenago zerbitzatu patxarenetik xorta bat hurrupatzen du eta apal apala jarraitzen [...]. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 166. orr.

Xorta epel eta larri batzuk. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 31. orr.

Botila bat esnerekin itzuli zen baratzera, xorta bat platerean ipintzera. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 198. orr.

Guk hemen maite dugu ongi jatea, xorta bat edan, dantzan eta... Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 209. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arno xorta bat, ura...? -galdegin zion. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 149. orr.

Gure aitari mutilok jatorduetan ardo xorta bat edatea gustatzen zitzaiolako. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 91. orr.

Kafesne xorta bat. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 28. orr.

Eskuan zeukan baso garbia mahaira ekarriz, kafe xorta baten zerbitzateko asmoz. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 67. orr.

Gero kafe xorta bat, edo halako zerbait, kolorez bederen. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 51. orr.

"Ospatzeko gauza handirik ez dago, baina...", eta burbon xorta bat isuri zuen apalategitik hautatutako kopan. Josu Landa   «Odolbildua» - 30. orr.

Hartu pattar xorta bat biderako. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 199. orr.

Ez ote dugu salda xorta bat merezi? Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 21. orr.

Ene bekatuarekiko hisiak ubide berean ipinarazten zituen, finean, ur-xorta haiek guztiak, eta uholde baterat biltzen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 392. orr.

Ikusiz deus ere ez dutenentzat joaiki direla guziak, ur xortekin egiten dire errekak. Herria   2005-12-15

Zeren segur bainago ezen Maddalenen hitz bakoitza euri-xorta biribil bat zela. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 448. orr.

Ene ezpainek bildurik Magaliren negar xorta bat edo bi. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 156. orr.

Haren hitz bakoitza olio xorta bat bezalakoa baitzen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 541. orr.

Iduri bakoitzari humore-xorta bat balegokio bezala. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 479. orr.

Buruhas naizelarik, izerdi xortetan eguzkiaren sistak. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 102. orr.

Artean hazi-xorta galduren bat zeriola. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 490. orr.

Sainduaren odol xorta iduriz lehor bat. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 266. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehena izenondoduna dela)

Mainuaren ondotik, arno bero xorta bat edan dute itsasoan sartu direnek. Herria   2004-12-30

Ur beltz xorta bat ukaiten zuten ogiaren laguntzeko. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 126. orr.

Eguerdi haietako salda ez baitzen bertzerik, ur bero xorta bat baizik. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 127. orr.

4 irud/hed

Tauladaren gainean etzanik, bakoitza ahal bezala kokatu da, eleak isiltzen dira emeki-emeki, eta lo xorta baten egitera entseatzen gara. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 110. orr.

Musika xorta bat Hiru-Kultur elkarteko txalaparta joileekin. Herria   2005-04-21

Bentzenoaren matrazean "ilar erdi baten lodierako" potasio xorta bat bota. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 87. orr.

5 adkor sorta.

Edo santiobelar puxkatxo baten tisanatxoa prestatuz, edo insusa-lorerik bere garaian bildu bazenuen, handik xorta ttiki bat botata edo. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 114. orr.

Aurreko urteko lore-belar eta landarez elizan bedeinkatutako xorta xaharra sutara botatzen zen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 254. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Begira mihura xorta lotsati enigmatiko horiei. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 54. orr.

Pazkoan azao edo gari-xorta bat zeramaten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 223. orr.

Sudur ondora ekarri dut belar xorta loratua. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 93. orr.

Noizetik noizera, xinpart batek besteak baino biziago urrez erraustatzen zituen haren ile-xorta barneko ilun-nabarrean gorrizka agiri zirenak. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 263. orr.

Ornitologoak adiskidetasun-frogatzat eman zion aspaldi luzean garbitu gabeko ile-xorta baten truke. Jon Alonso   «Erretzaileen eremua» - 131. orr.

Kate-xortak ere egin zituen eta zutabeen goialdean ezarri; gero, ehun granada-fruitu egin zituen kate-xortetan ezartzeko. Elizen arteko biblia   2 Kro 3,16

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehena izenondoduna dela)

Kardea izena hartzen zuen, eskuan elorri xuri xorta bat erakutsiz jendea sorgindu eta liluratzen zuena. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 198. orr.

8 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Haietan ere hegadun izaki-irudiak, palmondo eta lore-xorta-irudiak zizelkatu zituen. Elizen arteko biblia   1 Erg 6,32

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arno xorta (7); arno xorta bat (6); belar xorta (5); bero xorta bat (5); euri xorta (9); euri xorta bat (6); kafe xorta (4); lore xorta (9); odol xorta (5); sagarno xorta bat (3); ur xorta (24); ur xorta bat (11); ur xorta baten (3); xortaz xorta (4)

lore xortak (4); ur xortak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus