Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garrantzigabe (orobat garrantzi gabe) 1 izond garrantzirik ez duena.

Ondorioz, beharbadakoa baina garrantzigabea ez den asmo baten baldintza da, hots, munduaren sortzaile jakintsua aurresuposatzea izadiaren ikerkuntzan gida bat izatearren. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 276. orr.

Halako esaera garrantzi gabea esatea. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 357. orr.

2 garrantzigabeko izlag garrantzigabea.

Garrantzigabekoa eman dezake, txorakeria galanta, baina ez Margarentzat. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 109. orr.

Gertaera itxuraz garrantzigabekoenak ere ipini zituen bere damuaren mikroskopio zorrotzaren pean. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 236. orr.

Izenik gabeko herri batean jaio nintzen, garrantzi gabeko herrialde batean. Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof - 28. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus