Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

okerkeria 1 iz egite okerra. ik makurkeria; bihurrikeria.

Gaur egun ere sexuzko lege-hausteen aurrean badira oraindik okerkeria horiek onartu-edo egiten dituzten epaileak, esanez emakumeak gizona horretara zirikatu duela. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 90. orr.

Ez zuen parte hartzen gaueko orgietan [...] ez eta bestelako okerkerietan ere. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 373. orr.

RPR alderdiaren buruetarik zenean, okerkeria batzu eginik, langile batzu pagatuz Pariseko herriaren kondu lanean ari balire bezala RPR alderdiarentzat ari zirelarik. Herria   2004-02-05

Alain Juppé okerkeria nahasi batzuetan partzuer edo saltsan izana dela RPR alderdia kudeatzen zuen denboran. Herria   2004-10-21

Oihanak Matxaleni okerkeriak egiten zizkion, eta urteak joan ondoren Matxalen Oihanaren nagusi egin zen lantegian. Berria - Kultura   2004-10-19

Adulteriogilez betea baitago herrialdea, jende guztia gaiztakeriara doa lasterka, okerkerian galtzen dituzte indarrak. Elizen arteko biblia   Jr 23,10

Goretsiko zaitugu geure erbestealdian, kendu baitugu geure baitatik zure aurka bekatu egin zuten gure gurasoen okerkeria. Elizen arteko biblia   Ba 3,7

Donibane eta Ziburu, elgarri hoin josiak-eta, bi kantonamendutan izaitea, ez dea hori beste okerkeria bat? Herria   2003-11-20

2 gauza okerra.

Okerkeria haundia liteke haatik loturak ez atxikitzea aski tinki... Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 175. orr.

Gure ADN edo kode genetikoetan ginituzkeen okerkeriak dira eritasun horien iturri. Herria   2002-12-05

3 okerra denaren nolakotasuna, gaitzesgarritzat markatua.

Haren ahalguztiduna ene ezerezinarekin, haren zuzentasuna ene okerkeriarekin, haren ontasuna ene txarkeriarekin. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 67. orr.

"Ez da okerrik aurkitu Jakobengan", okerkeria ez baita begiz ikusten. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 49. orr.

Hor da argi eta garbi ikusten gerla baten okerkeria, noiz eta ere bi etsaiek, elgarren artean, zepo batean bezala harrapatzen baitute petzero bera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

okerkeria frango (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus