Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parrasta (orobat parasta g.er. eta farrasta g.er) 1 iz gauza-multzo edo pertsona-talde handia.

Gu lanean ezartzen baldin bagaituzte, jende planttako horietarik parrasta bat karrika izkina honetan legokek gure ordez, eske. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 281. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehenak pertsonak adierazten dituela)

Zurrumurruek ziotenez, auzo herrietan jende parrasta bat atxilotu zuten apez ihardokitzaileak sostengatzeagatik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 80. orr.

Merkatu zoladura-prezioa baino are apalago saltzen zuten axurikia, dumping eginez eta laborari parrasta bat azienden etxean atxikitzera bortxatuak ziren. Itxaro Borda   «%100 basque» - 103. orr.

Senide parrasta bat etorri zen bakartasun handian hil zen gizonari hondar agurraren eskaintzera. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 150. orr.

Turista-parrasta alde batera utzita (tartean ni), milaka eta milaka dira kalean eta lanean ikusten diren afrikarrak, magrebtarrak, argentinarrak, karibearrak, eslaviarrak, inkak, filipinarrak... Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 69. orr.

Alta, inbaditzaileek kolaboratzaile-traidore parrasta bat ukan zuten Filipinetan. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 178. orr.

Hameka hil eta kolpatu parrasta bat, zinezko izigarrikeria...! Herria   2001-07-12

Etorri berriak harantz abiatu ziren agintariekin, Sozietate Popularraren kide parrastarekin, eta kuriosekin batean. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 222. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehenak gauzak adierazten dituela)

Gutun parrasta bat, emakume horrek eta berak egunean-egunean elkarri izkiriatuak zizkioten gutun multzo bat osatzen zutenak. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 513. orr.

Bala parrasta batek jo zuen babestua nengoen zubia. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 233. orr.

Ez dira guti harritu goiti zoatzilarik hezur parrasta bat atxeman baitute. Herria   2001-04-26

Paper parrasta zeraman aldean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 71. orr.

Garagardo baso parrasta bat hustu zuten elkarrekin. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 72. orr.

Diru parrasta bat irabazteko. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 157. orr.

Haize erauntsiek kaleko harlauzen gainera jaurtikitako ur parrastek errekatxo lasterrak sortzen zituzten espaloi bazterretan estolda bila. Josu Landa   «Odolbildua» - 27. orr.

Izerdi-parrasta, sauna batean bezala. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 254. orr.

Hor, arras deliberatua, Philippe de Villiers, eskuinburuko boz parrasta bat bildu nahiz dabilana. Herria   2005-09-22

Afera parrasta bat izanen zen zuritzeko. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 260. orr.

Bittorrek ez zion sekulan aipatu urte parrasta bat lehenago hemen gertatua. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 95. orr.

Etxe-miatze parrasta bat izan da, korsikar abertzale bat arrastatu dute eta Pariserat ereman. Herria   2003-10-30

Solas leun eta goxo parrasta bat, holako predikuetan ardura gertatzen den bezala. Herria   2004-01-08

4 parrastan kopuru handian.

Handik, brozela iduri ikatzez betea, iraultzen zuten eta parrastan gain beheiti ikatzak betetzen zuen aska erraldoi bat, ondotik itzainek betetzen zituzten beren brozelak eta jo Donibaneko geltokirat beren idien urratsean. Herria   2004-02-05

Arteriak dilatatu egiten dira; benak, estutu, eta odola parrastan doa ehunetara. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 234. orr.

Laboreak ematen dizkiot, eta ahotik borborka irteten zaizkio, parrastan hartzen dituenean. erdal liburuak ere parrastan saltzen direla han. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 100. orr.

Aldamenekoak su eta gar borrokatuko ziratekeen haren aurka, harrika, irainka edota ur irakina parrastan jaurtika. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 262. orr.

Sekulako lanbro-mintz zabalak altxatzen hasi ziren, trumilka eta parrastan, itsasgainetik zerurantz. Masaila zurbilak lotsagorritu zitzaizkion parrastan. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus