Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parrastada 1 iz kopuru handia.

Hermionek edabearen parrastada on bat atera zuen edalontzi bakoitzera. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 182. orr.

Parrastada ozen bat entzun zuten. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 101. orr.

Hitz hanpatuzko parrastada batez jarraitzen zuen. -Parrastada bat botatzera noa, Jon, besteko barik, joder! Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 11. orr.

Gerri gainak lasatzen sentitu zituen parrastada bota ahala. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 152. orr.

Parrastada gorrail batean bere biziaren odol guztiaz korrok egin, eta lurreko hilezkortasunaren lozorrora bildu zen. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 73. orr.

Parrastada guztia aurrezteko gogoz zebilen, dudarik gabe. Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak» - 146. orr.

Hor gabiltzak hitza hitzari josi eta parrastadan boteaz, denen gustua egin nahian. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 102. orr.

Arrazoiak, purrustadaz eta parrastadaz gatzozpinduak. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 60. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gero dutxaren ur parrastadaren hotsa baino ez. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 210. orr.

Leherketa zakar bat sumatu nuen neure eskuinean, eta lur-parrastada batek neure aurpegiaren kontra jotzen zuela. Txillardegi   «Putzu» - 249. orr.

Elkarren arteko loturarik gabeko hitz parrastada bat paratzea. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 218. orr.

Stephen sasi-japonierazko hitz parrastadak botatzen hasi zen, "japoniar" keinuz lagundurik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 231. orr.

Santosek Fonsecaren berri eman zionetik noiz ahoratu zain zeukan galdera-parrastada egin zion. Josu Landa   «Odolbildua» - 80. orr.

-Konforme, polit hori, txarrean nahi badun, txarrean -diotso neskari, garagardo parrastada bat burutik behera boteaz. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 23. orr.

Gain hartan, plaza ikaragarri haren inguruko hiribideetatik haize parrastada handiak zetozen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 289. orr.

Gauza barregarriagorik ez dago hamaika urteko eskola-umez betetako gela batean haize-parrastada zaratatsu bat baino. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 14. orr.

Zira barregarria [...] logelan utzi eta derrigorrezko txiza parrastada bota ondoren eseri zen mahaira. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 40. orr.

Eguna, argi parrastada zuri baten antzo, gora zetorren Rambuteau kalearen amaieratik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 412. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus