Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

parrastaka adlag kopuru handian.

Handik goiti, parrastaka etorri dira tiroketak eta borrokaldiak. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 8. orr.

Kontu-zaharren zale aspergarriak parrastaka aurkitzen ditugu. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 161. orr.

Aski zen begi-kliskada batean txiki-txiki egiteko trenak goitik parrastaka botatzen zituen haitz-puskak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 95. orr.

Azken orduko mizkeria eta erosotasun berri guztietan dirua parrastaka xahutzearen antzea besterik ez dut ikasi. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 476. orr.

Hiru emakumeek ez zela egiatan ari igarri zioten; baina haren alde egin zuten berdin-berdin, hitz zatarrak parrastaka jaurtiz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 120. orr.

Ararateko mendi-hegiak harri bihurtutako gorputzez beteak zeuden, parrastaka ereinda bezala. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 116. orr.

Jendea parrastaka ateratzen ari zen orain. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 134. orr.

Hala ere, bizirik zegoen eta, adorez beterik, jaiki egin zen, odola parrastaka zeriola. Elizen arteko biblia   2 M 14,45

Zeren zaldiari izerdi-lurrina baitzerion parrastaka, posta-geltotitik arnasarik hartu gabe eta hanken ahal guztian etorri balitz bezala. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus