Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garratz 1 izond ahoan halako laztasun edo mintasuna eragiten edo sentiarazten duena. ik mikatz; gazi; min; latz.

Oinarrizko lau zapore badirela frogatzen dute test zientifikoek: gazia, garratza, gozoa eta mingotsa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 147. orr.

Indiako limoiak (hindiz ninbu) ttikiak dira eta oso garratzak. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 32. orr.

Gerezi gozoak gorriak dira/eta garratzak horiskak; gerizondo garratzak berandu/loratzen dira, gozoak goizago. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 40. orr.

Madarikazioa dakarren ur garratza. Elizen arteko biblia   Zen 5,18

Txistor xaxtar hari esker errazago sartuko zen ardo garratza. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 103. orr.

Barraren kontra jarri, zinegotzi baten eta abokatu baten artean, eta garagardo garratz bat edan nuen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 186. orr.

Esnea hartzituz lortzen den edari garratza eta gasduna da kefirra, jogurtaren antzekoa. Berria - Gaiak   2004-08-29

Ezein janari edo edari ezin da aldi berean gozoa eta garratza izan. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 342. orr.

Bi eskola-ume, hamabi xentimoren "goxoki garratzak" erosi zituztenak. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 11. orr.

Bafada garratz batek zulatu zizkidan sudur-eztarriak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 12. orr.

Eskuetan oraindik sexuaren usain garratz eta sarkorra. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 160. orr.

Ke garratza, sarkorra, trinkoa, gozoa. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 225. orr.

Ahoaren bi aldeetako tolesdura garratzak. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 122. orr.

Hortzak garbitu zituen ahoko zapore garratza ezabatzeko. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 210. orr.

Ozpinaren zaporea zuena, minkorra eta garratza.... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 311. orr.

2 irud

Malko garratzak zerizkiola. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 39. orr.

Zerk larritzen hau horrenbeste, hilkor hori, horren negar garratzari ekiteko? Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 217. orr.

Beste 17 ekaitz garratz ageri dira 150 urte horien artean. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 319. orr.

Tragoan hustu zuen, aurpegian keinu garratz bat marraztuz. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 173. orr.

Oihua, oihu garratz zorrotza. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 249. orr.

Oihu garratzak izango dira Jaunaren egunean. Elizen arteko biblia   So 1,14

Gitarra doinu garratz, baina hala ere ederrak, entzuten ziren tarteka. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 212. orr.

Hil zorian erruki eske isuritako hitz garratza. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 347. orr.

Ikusi zuen Jaunak israeldar guztien atsekabe garratza. Elizen arteko biblia   2 Erg 14,26

Eta hor hasi zen hitz garratzez gaitzesten liberalismoa. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 217. orr.

Hitz gozoen ondotik irainik garratzenak irten ziren haren ahotik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 146. orr.

Aipamen garratzak egin ondoren saltzailearen egoismoaz eta diru-goseaz. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 138. orr.

Sasi errezko usain garratz bat. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 124. orr.

Gaur egungo giro politikoa garratzagoa da. Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Ez zen nehondik ere ados Paristik heldu ziren manu garratzekin. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 116. orr.

Porrot argi eta garratza. Berria - Mundua   2004-09-07

Gorrotoz eta urrutiminez oratutako sentimendu garratza nigan azkartzen ari zela nabaritu nuen. Txillardegi   «Putzu» - 172. orr.

Eztabaida garratza piztu bazuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 133. orr.

Gurasoek gero eta harreman garratzagoak dituzte seme-alabekin. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 201. orr.

Sekretu garratzen bat gordetzen duk hik. Pablo Sastre   «Eguzkipekoak» - 55. orr.

Bere bekoki altu eta begi urdin garratzekin. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 11. orr.

Une batzuetan argitasun garratzez ikusten dut dena. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 302. orr.

Nire nahigabea, nire nahigaberik garratzena, bekatutik datorkit. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 18. orr.

Mila jostorratz herdoildu aldean, leihorik gabeko begirada, zafrada garratz bat bihotzean. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 272. orr.

Alertzea [...] bere zukuaren mikaztasun garratzarengatik pipirik eta zomorrorik ez hartzeaz gainera, suarekin ere ez da pizten. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1350. orr.

3 (erkaketetan)

Zitroin berdea bezain garratza. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 72. orr.

Ozpina bezain garratzak. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 262. orr.

· 4 (izen gisa, ezkerrean -en atzizkia duela)

Baina, eskuaz xukatzera egin gabe, ezpainetara erortzen utzi zituen, malkoen garratzak egoera are garratzagoa gozatuko ziolakoan-edo. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 124. orr.

Taldeburuaren manua bete, eta listuaren garratza irentsi behar izan nuen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 430. orr.

Heineken botilen kristal berdeak ez du keruaren garratza ostentzen atetzarraren goma lirdingak klik egiten duenean. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 23. orr.

Zaporearen gazi-garratza. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 23. orr.

Gerraren garratza ala amodioaren gozoa. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 48. orr.

-Ikusten duzuenez, botiken garratza baino ez dut dastatzen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 309. orr.

Edipo ahots bikoa zen, txokolatearen gozo-garratza bezala. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 36. orr.

Zaporearen gazi-garratza. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 23. orr.

5 (adizlagun gisa)

Eta goragalea sentitu nuen, azkar, garratz, higuingarri. Txillardegi   «Putzu» - 203. orr.

-Aukera-aukeran etorri zaizu dirua, nonbait -aipatu zuen, garratz. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 142. orr.

Bada jende bat, pentsatu zuen Ruche jaunak, garratz, ergelkeria barra-barra ematea baino merezi ez duena.   - 326. orr.

–Barre egiten duzu! –erantzun zion garratz samar Erresuma Batuko herritarrak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 156. orr.

Garratz mintzo zen, bisai-ozpin, nagusi batek menpekoari errieta eman behar dioneko baldintza gutienekoak betez. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 65. orr.

Gaur ere garratz kexatzen naiz, nekez eusten diet neure aieneei. Elizen arteko biblia   Jb 23,2

Lilyk bortitz eta garratz aldarrikatu nahi zuen Pauli laguntzeko zeukan gogoa. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 101. orr.

Eta hortzak garratz sentitzen baitituzu ahoan, limoi bat jan duzunean bezala. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 246. orr.

Eta arnoa ezpainetaratu nuen, eta haren gozoa garratz egin zitzaidan bat-batean... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 205. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus