Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xotx 1 iz adkor zotza.

Sahatsa bezalaxe, xotxak lurrean tinkotu, urmael ingurua nahikoa, altsuma berriak bertan agudo sortzeko. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 117. orr.

Xotxetik heldu dira altza, sahatsa eta bertze zonbait zuhamu mota. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 117. orr.

Xotx edo dado baten bidez, behar ziren hiru pundutako lerrora heldu irabaztekotan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 104. orr.

2 irud/hed

Zeren eta, ez behialako Euskal Alderdi Jeltzale zaharrak, ez haren ondotik agertu diren xotxek, ez dute oraino partida irabazi. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 32. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ogi meta borobilak, xotx taula batean bezala jarriak daude, orain emeki emeki lurrean pausatzera doan eguzkiak haien itzalak luzatzen dituela. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 86. orr.

· Ezingo zuten noski baldin eta bentariak kanabera-xotx bat zulatu ez balu. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 24. orr.

4 txotxetan adlag

Noiztenka ostatura hurbiltzen zen kartetan edo xotxetan jostatzera. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 50. orr.

Tonneliers karrikako ostatu batean, lau gazte xotxetan jostatzen ari ziren, irriz. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 11. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus