Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sarbide 1 iz sartzeko bidea. ik sarrera 2.

Kalezuloaren sarbidean bi denda zabalik zeuden artean. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 17. orr.

Lorategiko sarbidetik sartu zuen autoa. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 61. orr.

Handik datorkiela argiantza eta, aldi berean, han dutela tenpluko sarbidea. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 68. orr.

Eraikineko sarbide guztiak metalezko xafla astunez zarratzeko. Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Hamar minutu igaro aurretik, jauregiko sarbidera iritsiak ziren biak ala biak. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 446. orr.

Volskwagen furgoneta zahar bat dago aparkatuta etxerako sarbidean. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 79. orr.

Bertara iritsi ahal izateko 405 metroko sarbide bat eraikiko dute. Berria - Harian   2006-03-14

Ikastetxeko sarbide guzti-guztiak ari dira zaintzen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 135. orr.

Lehorreko sarbide guztiak ixten zituzten Mendebaldeko eta Errusiako Gizarteen eremuetatik Mundu Zaharreko beste alde batzuetara. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 193. orr.

Bigarrenez saiatu zen sartzen, baina lehen baino bortitzago galarazi zioten sarbidea. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 240. orr.

Norbaitek erabiltzen bide du sarbide hura, pentsatu du, susmoak gorpuzten ari zaizkiolakoan. I˝aki I˝urrieta   «Kuskue tanden» - 231. orr.

Bi kuia ilarak barrikada bat eratu eta Rambuteau kalearen sarbidea trabatzen zuten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 50. orr.

Soldadu gehiegi ziren eta sarbidea oztopatzen zuten. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 361. orr.

Atariko ilunpean, sarbideko atearen aurrean, bortxaz heldu zion eta bere soinerantz erakarri zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 375. orr.

Horren ondorioz, trakea lehortu eta zurrundu egiten da aire-hodiaren sarbidearen inguruan. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 132. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ate horiek ziren hiriaren sarbide bakarra. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 221. orr.

Hirirako sarbide berriak egiten ez diren bitartean, zaila da hau konpontzea. Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Sarbide bakarra zegoen harako: zubi altxagarri bat, amildegi ezin malkorragoen gainean ezarria. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 262. orr.

Hainbat polizia hedatu dituzte aipatu lekuetan, baita inguruko sarbide nagusietan kontrol zorrotzak ezarri ere. Berria - Mundua   2004-08-05

Aparkaleku berriak eta oinezkoen sarbide hobeak egin eta lorategi inguruak txukunduko dituzte. Berria - Euskal Herria   2006-02-21

Ilun zegoen; sabaiaren erdian zegoen zulo bat zen argi naturalaren sarbide bakarra. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 453. orr.

Alboetan, beste kaleen sarbide beltzak ageri ziren, oro isil, oro ilunpe. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 22. orr.

Hortzak zotzez garbitzen ari zen Brooklyn-go zubiaren sarbide lohitik igaro zenean. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 181. orr.

Ez du uraren sarbide zuzenik topatzen, nonbaitetik iragazten dela dirudi. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 127. orr.

sarbide zaileko eta berandu erromantzaturiko eskualde batzuk aurrez latina erabili gabe zuzenean igaro zirela euskara baliatzetik katalana baliatzera. Berria - Kultura   2004-06-29

Denak dira berdintsuak, batetik bestera ez dago alde handirik: aho beltz estua dute atari, denak dira sarbide zaileko. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 124. orr.

3 (testuinguru abstraktuetan)

Gizarte-hizkuntzak, eta teknikoak, orain, zientziarako sarbidea eskaintzen zion. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 264. orr.

Darritxonek, menturaz, kontseilu nagusira itzultzeko sarbide bat aurki zezakeen, Tassy ez balitz aurkezten. Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Dantza eskatzea izaten zen erritoaren hasiera, barnago ezagutzeko sarbidea, eta horraino bai, ausartzen nintzen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 58. orr.

Horretarako, ordea, sarbide guztiak itxi behar lizkioke torturari. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 166. orr.

Zeinen garrantzitsuak diren, kapitalen sarbidea huts-hutsik exogenoa denean, sarbide horrekin batera gertatzen diren baztertzefenomenoak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 135. orr.

Aztertzeari ekin diogun labirinto historikoan sarbide bat aurkitzeko arrastoa eman diezaguke. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 172. orr.

4 (testuinguru abstraktuetan, izenondo eta izenlagunekin)

Momentu horren argazkia sarbide ezin hobea izango da prentsa idatzirako. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 26. orr.

Sarbide zuzeneko 203.200 bezero edukiko ditu telekomunikazioen euskal operadoreak urtea amaitzerako. Berria - Ekonomia   2004-12-22

Nolahai ere, hilketa pare bat sarbide ona duk beti. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 311. orr.

Zuhur jokatuko genuke sarbide egokia bilatuko bagenu. garapenbideko herrialdeek Mendebaldeko merkatuetan duten sarbide mugatua ex post emaitza dela. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 171. orr.

Kreditua, meatzaritza edo nekazaritzako errentarik baldin badago, eta laguntza bereziki, izaten dira atzerritar kapitalen sarbide nagusia. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 120. orr.

Ekoizpen modu kapitalistaren erdizkako sarbidea izatea. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 144. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sarbide arazoak konpontzeko akordioa hartu dute. Berria - Euskal Herria   2004-09-25

Bataioaren sarbide-errito kristaua erromatar armadan sartzerakoan erreklutari eskatzen zitzaion zin-egite militarrarekin (sacramentum) parekatzen du San Ziprianok. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 83. orr.

Egunkari-zatiak Irakasle Eskola Ofizialerako sarbide-proben emaitzak zekartzan, batxilerren merezimenduen arabera ordenaturik. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 16. orr.

· Arrotzari trabak jartzen dizkioten mekanismoak dira horiek: sarbide-kontrol sistemak, sare birtual pribatuak, suebakiak sare pribatuaren eta Interneten artean jartzen den segurtasunezko hardware edo software sistema... Berria - Gaiak   2004-11-04

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Auto sarbidean, ilunpetan, atea zabaltzeko ahaleginetan zebilela, pastel bat erori zitzaion. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 119. orr.

Eta zaila da egokitzapen horiek egitea, sudur artifizialak ez baitu balio trakearen aire-sarbidearen ondo-ondoan kokaturik ez badago. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 132. orr.

Karta interraktiboaren bidez, kantonamendu bakotxeko internet sarbide libre guziak segidan agertuko dira, klik sinple batez. Herria   2004-12-09

7 sarbide eman

Badia Handira irekiak, honek sarbide ematen zuelarik esteparen ipar-mendebaldeko zerrendan zehar zegoen lur beltzeko zati goldagarrira. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 235. orr.

Nori eman nahi diozu sarbide informazio horretara? Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 135. orr.

Horazio, lerrook irakurritakoan, emaiek gizonoi erregerengana sarbide. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 181. orr.

8 sarbidea eman

Bazirudien ateak eta ateak zabaltzen zituztela infinituraino, okelaz mukuru betetako beste gela batzuetara sarbidea ematen zutenak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 86. orr.

Irudiek sinbolo-balioa izan dute batez ere [...] ustez jainkoaren presentziaren agertze zuzeneko edo zeharbidezko baten bidez sakratutasunaren mundurako sarbidea ematen zutela. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 77. orr.

Gileni, berriz, nire itzala izateak sarbidea ematen zion dorrean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 93. orr.

Zerga-salbuespen erabatekoaz eta gizarte-arautegi murrizgarririk batere gabe nazioarteko zuzeneko inbertsioei sarbidea ematen zieten eremu frankoak. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 111. orr.

Ingeniaritza genetikoak esperimentu bidezko sarbide erabat berria ematen digu hainbat auzi konplexu aztertzeko. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 149. orr.

Brecht-en poemaren hitzek («Bizitza da handiena») ematen diote sarbidea hastapenetatik bikoiztasuna bere egiten duen nobela honi. Berria - Kultura   2004-02-01

9 sarbide izan du ad

Garbiketa-zerbitzukoa izanik, sarbide baitzuen sail guztietara. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 155. orr.

10 sarbidea izan du ad

Kontsumoaren merkatu modernoan sarbidea duen erdi mailako klase zabal bat sortzea errazten du. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 121. orr.

Buxi doktorea hautatu zuen mezulari, izan ere, lanbidea zela eta, sarbidea baitzuen kalezuloko etxe guztietara. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 141. orr.

Herrialde horiek ia batere trabarik gabeko sarbidea zuten europar merkatuan. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 172. orr.

Zuzeneko sarbidea duten lineak 200.866 izatera iritsi ziren ekainean, eta EAEan zabaltzen ari den zuntz optikozko sareari lotuta daude. Berria - Ekonomia   2004-08-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sarbide bakarra (3); sarbide guztiak (3)

etxebizitzarako sarbidea (3); sarbidea ematen (4); sarbidea izan (3)

sarbideak egiteko (3)

lorategiko sarbidetik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus