Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

garro 1 iz olagarroek eta beste zenbait ornogabek dituzten luzakin malguetako bakoitza.

Poliki-poliki atera da olagarroa arrokaren azpitik, garroak baldarki luzatuz. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 171. orr.

Ito beharrean estutzen diote burua olagarroaren garroek. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 16. orr.

Aintzira ondoan eserita, txipiroi erraldoiak bere garroak nagi-bagi uretatik kanpora ateratzen zituela ikusi zuten. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 340. orr.

Polipo baten garroak bezala. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 162. orr.

Garro likatsu haiek, hidraren buruak bezala, berriro sortzen zirela zirudien. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 173. orr.

Izan ere, tumoreak garroak zituela irudi zuen, erresonantzia magnetikoetan. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 13. orr.

Koralaren oinarrizko unitatea polipoa da, tutu itxurako gorputz bat, garroz inguratutako aho bat eta bere beheko muturrean substratuari atxikitzeko disko basal bat dituena. Berria - Gaiak   2004-10-10

Badute habia baten nolabaiteko antza, eta baita garro erresumingarriak (urtikanteak) ere. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 227. orr.

2 irud

Aurreko transnazionalen ordez, enpresa sare oso konplexuak sortu dituzte mundu osoan barrena, bere garroak zabaltzen dituztelarik. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 242. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere garro (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus