Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikusgarri 1 izond ikusia izatea merezi duena.

Susana xarma handiko emakumea zen, ikusgarria benetan. Elizen arteko biblia   DnGr 3,31

Arbola, hartatik jateko ona zela eta begietarako ikusgarria. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 46. orr.

Deus ez ikusgarriagorik margolan hura baino. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 257. orr.

Gauez ere bista ikusgarria da. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 72. orr.

Uniforme beltz ikusgarriak. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 224. orr.

Soineko bitxi ikusgarri bat jantzita. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 318. orr.

Ez omen nintzen nekatu haren titi ikusgarriei so egiteaz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 139. orr.

Gertuago balego bezala pertzibitzen da, kolore ikusgarriagoa balu bezala. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 68. orr.

Tximeleta bilduma ikusgarri bat. Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman» - 178. orr.

Kalte ikusgarriak izan omen ziren. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 25. orr.

Erremusina eskatu zidan babes-keinu ikusgarri batekin. Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Tximist-trumoi eta harri erauntsi ikusgarriak bota zituen. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 189. orr.

Uhin ikusgarri bat jendea irentsi baino bi segundo lehenago. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 97. orr.

Japonian izan zituen nazionalismo ekonomikoak emaitzarik ikusgarrienak. herrialde industrializatuetan bideratu diren desauratze-politiken ondorio ikusgarrienetako bat. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 43. orr.

Hedapen ikusgarri horren sorburua dela-eta. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 27. orr.

Dotorea, baina ez karioa; ikusgarria, baina ez deigarriegia; modernoa, baina ez nabarmenegia. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 323. orr.

Bai ikusgarria urregorria beso honetan, bai miresgarria gorrimina ezpain hauetan. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 263. orr.

· Modu ikusgarrian berpiztu zen kolonia-zabalkundearen ekimena. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 45. orr.

Inportazioen bolumena modu ikusgarrian hazi baitzen han. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 170. orr.

Beste biek lauoinka ibiltzen baino ez zekiten, nonbait, eta hala zihoazen modu ikusgarrian bezain barregarrian. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 133. orr.

Egun gogoangarri hartatik aurrera, bada, gure artekoak hobera egin zuen, ez era ikusgarri batean, baina. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 187. orr.

2 (adizlagun gisa) ik ikusgarriki.

Ikusgarri margotutako etxe zurezkoak, plaza baten inguruan pilaturik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 358. orr.

Psikologia kognitiboa azken hamarraldian ikusgarri garatu den psikologiaren adar bat da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 88. orr.

Izan ere, XIII. mendearen erdialdera noba bat gertatu omen zen, eta ondorioz gure gaineko izar horietako baten argitasuna ikusgarri handitu. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 140. orr.

Itsasoak ikusgarri jotzen du. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 85. orr.

Ainhoa izen distiratsua ikusgarri brankan. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 15. orr.

· 3 izond ikusgaia.

Gauza jakina da argi zuria [...] espektro ikusgarrian diren uhin-luzera guztiak dituen argi "nahaste" bat dela. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 26. orr.

Formaren pertzepzioaren arazoa eta objektu ikusgarrien pertzepzioaren arazoa gauza berbera dira. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 68. orr.

Eroa Sinagogan dago orain, oholtzaren gainean, angelu guztietatik ikusgarri, alde guztietatik entzungarri. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 98. orr.

Jainkoa (bedeinka bedi!) ez baita ikusgarri gorputzezko begiekin. Ingelesek ez zuten Pasaian utzi OLD COLD bi silabak beste aztarnarik, merkatariren baten errotulua arauz, oraindik ere ikusgarri direnak, Felipe II.aren potretaren ondoan. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 51. orr.

· 4 iz ikuskaria; ikusia izatea merezi duen gauza. ik ikuskizun.

Gu, haurrok, antzokira urtean behin baino joanak ez ginenok [...] hilabete osoan ikusgarrira joan ahalko ginen arratsaldero! Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 46. orr.

Zirkoetan eta plazetan egiten diren zezenen eta basabereen lasterkatzeko ikusgarriak. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 103. orr.

Bizkitartean anitz hiritan eta beste leku batzuetan badela oraino zernahi jende, bere indarren eta ausartziaren erakusteko, ikusgarri publikoetan eta pribatuetan zezenekin eta beste abere basekin jostatzen denik. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 103. orr.

Ikusgarri publiko guztietan da komenigarria erantzuna edo feedbacka. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 52. orr.

Jendaurreko ikusgarria. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 52. orr.

Bittor zein Bettan biak, Maddiri beha zegozkien ikusgarriaren eztitasun harrigarriak hurrupatuak. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 187. orr.

Ikusgarriak gau osoa iraun du, noizean behin baretuz eta gero atzera berriz zuzpertuz beste eztanda-sorta batekin. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 139. orr.

Atea irekitzea lortu zutenean, ikusgarri danteskoa kausitu zuten. Jon Alonso   «Euskal karma» - 19. orr.

Hauek ikusgarri faltsuak ziren derrigorrez. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 92. orr.

Ikusgarri inpertsonala; heriotzari buruz zerbait; oso gutxi amodioari buruz. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 191. orr.

Gero, urak apaltzean, errekako arrainak non nahi karriketan barna, zer ikusgarri tristea! Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 89. orr.

5 ikusgarrizko izlag

Ikusgarrizko izotzak jo omen zuen hango paraje gehienetan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 145. orr.

Ikusgarrizko pena zen Ramsay jaunak gainerako jendearen antzerago ez jokatzea. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 49. orr.

Ikusgarrizko barre ergel batean lehertu zen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 402. orr.

Zientzialariek ikusgarrizko lana eta eztabaida izan zuten. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 286. orr.

Segurtasun handieneko presondegiko patioan azaldu zinenean ikusgarrizko aztoramendua egon zen. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

antzerki ikusgarri (6); besta eta ikusgarri (7); bezain ikusgarri (5); bi ikusgarri (16); dantza ikusgarri (43); dantza ikusgarri bat (11); erakusketa eta ikusgarri (5); holako ikusgarri (5); ikusgarri ari da (5); ikusgarri aritu (22); ikusgarri aritu da (7); ikusgarri aritu zen (13); ikusgarri bat eskainiko (8); ikusgarri berezi (13); ikusgarri berezi bat (9); ikusgarri berezia (11); ikusgarri berri (5); ikusgarri berria (16); ikusgarri berriaren (5); ikusgarri eder (26); ikusgarri eder bat (15); ikusgarri ederra (12); ikusgarri ederrak (5); ikusgarri gertatzen (5); ikusgarri gunean (5); ikusgarri jokatu (6); ikusgarri nagusia (6); ikusgarri pollit (15); ikusgarri pollit bat (8); ikusgarri xoragarri (7); ikusgarri xoragarri bat (5); ikusgarri xoragarria (6); irudi ikusgarri (5); izanen da ikusgarri (6); musika ikusgarri (5)

antzerki ikusgarria (5); azken ikusgarria (7); bezain ikusgarria (12); bolada ikusgarria (9); dantza ikusgarria (93); dantza taldearen ikusgarria (9); denboraldi ikusgarria (10); ekintza ikusgarria (5); ekintza ikusgarria egin (5); emaitza ikusgarria (6); eskaini ikusgarria (6); etapa ikusgarria (7); euskal dantza ikusgarria (5); garaipen zerrenda ikusgarria (6); gol ikusgarria (6); hasiera ikusgarria (11); hasiera ikusgarria egin (5); haurren ikusgarria (5); ibilbide ikusgarria (8); ikusgarria benetan (5); ikusgarria izan (92); ikusgarria izan da (19); ikusgarria izan zen (41); ikusgarria izan zuen (6); ikusgarria izango (35); ikusgarria izango da (20); ikusgarria zen (21); itxura ikusgarria (6); joko ikusgarria (21); joko ikusgarria egin (7); lan ikusgarria (18); lan ikusgarria egin (9); lehen ikusgarria (5); lehia ikusgarria (15); maila ikusgarria (7); marka ikusgarria (7); oso ikusgarria (9); partida ikusgarria (29); partida ikusgarria izan (5); partida ikusgarria jokatu (8); story ikusgarria (5); talde ikusgarria (12); taldearen ikusgarria (14); txotxongilo ikusgarria (13); zerrenda ikusgarria (8); zinez ikusgarria (5)

dantza ikusgarriak (20); emaitza ikusgarriak (5); ikusgarriak dira (16); ikusgarriak izan (26); ikusgarriak ziren (11); kalte ikusgarriak (6); modu ikusgarrian (13); oso ikusgarriak (6); partidarik ikusgarriena (5); udako ikusgarriak (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus