Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neorrealista izond/iz neorrealismoarena, neorrealismoari dagokiona.

Film neorrealista bat ikusten ari den ikusleari Bizikleta-lapurrak-en zoritxarrak zirrara eragiten diola uste da, eta De Sicaren film horrek 1950ean Italian zegoen langabeziaren errealitatea adierazten duela. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 258. orr.

Inork esan dezake zinegile neorrealistek hala filmatzen bazuten, amerikarrek zeuzkaten medioak falta zitzaizkielako zela. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 35. orr.

Zuzendari katalunirrak eginiko azken bi film neorrealistek itxiko dute zikloa. Berria - Kultura   2004-06-09

· Neorrealistak, idazleak zein zinegileak, kultura elitista baten guztizko etsaiak dira, ihesteko baizik balio ez duen arte baten etsai amorratu; urruti daude poetika goratsu baten edo hausnarketa sakon baten izenean eguneroko bizitzari bizkarra erakusten dion arte batetik. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus