Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gartsuki [36 agerraldi, 17 liburu eta 4 artikulutan; Egungo testuen corpusean 101 agerraldi] adlag kartsuki. ik kartsuki.

Ezpatak dena suntsitu du gartsuki. Elizen arteko biblia   Jr 25,38

John Hullek, Touching the Rock autobiografia aipagarrian, bere buruaz hitz egitean, gartsuki ematen digu aditzera ia erabat "denboran bizi dela" itsua. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 133. orr.

Uztaritzeko ostatura heltzen ari nintzen; kontuarreraino hurbiltzen saiatzean, jendarte gartsuki bilduan barna “Barkatu”ka zulatu nuen bidea. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 30. orr.

Gartsuki hitz egiten zuen. Elizen arteko biblia   Eg 18,25

Eta zeinen sutsuki eta gartsuki mintzatu zintzaizkidan hartaz, jaun André! Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 98. orr.

Zertarako gartsuki lan egin eta dirua aurreratu? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 301. orr.

Pedro kartzelan zaindua zeukaten bitartean, eliz elkartea Jainkoari otoitzean ari zitzaion gartsuki haren alde. Elizen arteko biblia   Eg 12,5

Eta hango jendearekin, gartsuki hasten zen eleketa, betiko adiskideak balira bezala. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 76. orr.

Zure musuak hartu berria nintzen, zure musu orduan ere gartsuki emanak. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus