Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

okintza iz ogiak egitea; okinaren lanbidea.

Komentuetan ikusten ditugu jenderik handienak, armadetako aintzindariak, aitorenseme aberatsak, bai eta erregen odoleko handi-mandiak, ari direla edozoin lan arruntetan, batzu okintzan, bertzeak kozinan, asko abere-zain, gehienak laborantzan. Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide» - 222. orr.

Hara hor Armando eta irin finaren xamurtasuna bere amantal zuriarekin ogia prestatzen, gerla baino inportanteagoa omen den okintzan, eta hara hemen ni eta nire itzuli beharra poltsa bizkarrean eta giltza eskuan. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 90. orr.

Kontrako norabidean, gure artean oker gertaturiko okintzako saioek erakutsi ziguten bezala, makinaria txikiagoa baliatuz ez dago serie amaigabeak egiteko premiarik, produktua azkarrago eta kalitate hobez ekoitz daiteke. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 84. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus