Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nabar2 1 iz goldearen hortza.

Behin, Markak eskualdeko Montolmoko gizon bat nabarra goldeari itsasten ari zela, guztiz puskatu eta zatikatu zitzaion. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 458. orr.

Otoitza amaitu orduko, burdina elkartu eta nabarra osatu zen, eta ez zen hausturaren arrastorik ere gelditu. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 458. orr.

Langarri geratzen dena bera ere naturak berez arantzez jantziko luke, giza ekinak aurre egingo ez balio, bizi beharrez goldera auhen egiten eta, nabarra sakon, lurra ildotzen ohiturik. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 319. orr.

2 golde-nabar (orobat goldenabar g.er.) golde mota horzduna.

Filistearrengana jo behar izaten zuten israeldarrek beren golde-nabar, haitzur, aizkora nahiz igitaiak zorroztera. Elizen arteko biblia   1 Sm 13,20

Hortxe unatzen ditugu idiak eta nekazarien indarrak eta higatzen golde-nabarra eta soroek kostata ematen dute: hain urri fruituan eta hain lan handia behar. burdinazko golde-nabar okerra soroetan txikitu egiten da ezkutuki, eta harri-bideak jendearen oinetan higaturik dakutsagu. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 161. orr.

Gure alderdian, behiekin baitziren tiratzen goldenabarrak, bazen iraultzaile bat, bi tresna horiekin lan egiten zuena; behien aitzinean bazihoan itots emailea edo itzaina, ardurenean gaztea. aspaldiko urtetan ari zen han hautsa pilatzen, eta euritan lanabes hondatuak, gurpilak, aitzur kirtenak, golde nabarrak herdoiltzen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

golde nabar (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus