Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

yarda iz luzera neurtzeko ingeles unitatea, 0,91 metroren baliokidea.

Esprinterrak, epe laburreko energia-erreserba erabiliz, orduko 23 miliako abiaduran egin ditzake ehun yarda. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 54. orr.

Errepidetik yarda batzuetara harkaitzezko muino altu, aldapatsu, beltz bat zegoen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 76. orr.

Azken ahalegin etsian, Frodok, eskuen gainean arrastaka, hogei bat yarda aurreratu zituen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 258. orr.

Gai sentitzen haiz bonba mila eta bostehun yarda urrun jaurtitzeko? Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 190. orr.

Igerian joan zitekeen haiengana, hanka-puntetan bezala, eurengandik yarda bateko distantzian geratu arte. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 116. orr.

Hogei bat yardako zabalerako eremu irekia zen, karelak inguraturik behealdean. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 223. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus