Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maltzurtasun 1 iz maltzurra denaren nolakotasuna.

Maltzurtasunak guregan buruarinkeriak edo zuhurtzigabekeriak baino erro sendoagoak egiten ditu. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 257. orr.

Alberto sinbiosikide ideal bat zen, bere maltzurtasuna nire kaltean erabiltzeari uko egiten baitzion. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 192. orr.

Lehoien enda bortitza eta espezie ankerra bipiltasunak gorde du, azeria maltzurtasunak eta oreina ihesak. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 355. orr.

Maltzurtasunik eta pazientziarik ez dute inoiz falta izan euli-genetistek. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 59. orr.

Asmoz eta jakitez baino ez omen dezake txikiak handia bentzi: burubidez, maltzurtasunez. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 37. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gizon egokia dirudi, argia, eta ez zaio begirasunean zorroztasunik falta; ez eta maltzurtasun izpi bat ere, beharbada. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 405. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus