Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nepaldar izlag/iz Nepalekoa, Nepali dagokiona; Nepaleko herritarra.

Nepaldar langile hauen kasuak, haatik, ez zuen bi kazetari frantziarren bahiketak eragindako elkartasun oldearen antzekorik eragin. Berria - Mundua   2004-09-01

Ximiko bat bihotzean ukanen dute haatik, duela bi urteko lasterkaldiaren irabazlea, Sumba Sherpa nepaldarra, berrikitan zendua baita goi mendi horietan. Herria   2005-04-07

Budazaleak baitira nepaldarrak eta Mahomazaleak baltiarrak. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 141. orr.

Himalaian ateratako argazki bat, bi nepaldar "Euskal presoak Euskal Herrira" zioen maindiretxoari heltzen. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 65. orr.

Ansar al Sunnako Armada izeneko talde islamista batek iragarri zuen atzo 12 nepaldar bahitu zituela, hauen enpresak okupazio indarrekin lan egiten duela azalduta. Berria - Mundua   2004-08-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus