Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

okre 1 izond koloreez arituz, hori iluna dena.

Kolore gorri, okre, marroiak ziren nagusi. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 84. orr.

Berez sortuta ateratzen direnak azalduko ditugu lehenengo, hala nola lur horia edo okrea, grekoek ochra deitzen dutena. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3430. orr.

Ziklisten tropela, goi-goitik, muino bat igotzen, eta ezkerrean arbolak, berdeak eta okreak, eta eskuman hilerri bat, berdea eta okrea. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 134. orr.

Makalak bai, egon zitezkeen Gaztelan -makal bertikalak horizontal okre eta idorraren erdian-, baina beste berderik ez. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 143. orr.

Zapata kaxa baten hondoan, beste hainbaten artean aurkitutako argazki okre hau adibidez. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 56. orr.

Kioskoetan sekula salduko ez diren postal okreak sakabanatzen dira. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 138. orr.

Txokolatea suarekin bigundu eta bota dut tabako artera: polen gozagarria iratze okreen artean. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 238. orr.

Kolore guztietako alfonbrak, okreak, urdinak, arrosak, berdeak, zuriak, gorriak. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 219. orr.

· 2 iz kolore okrea.

Eñaut bertan zegoen, eguzkiak okrez blaitzen zuen landa berdexka batean. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 176. orr.

Pintura beltzarekin moldatu eta bukatu behar dira panelak, tartean triangelu batzuk sartuz okrez edo bermiloiez. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3350. orr.

3 (izenondoekin)

Ongi ikusteko, laukizuzen okre argi bat bereizi beharko litzateke magma horretatik, bertan obo okre argi bat ezarri, eta ginbail okre ilun bat erantsi gainean. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 153. orr.

4 irud/hed

Hutsune okrea sentitzen ari zela pentsatu zuen, urdin ilunez nahastutako hutsune okrea, hain zuzen. Unai Elorriaga   «SPrako tranbia» - 68. orr.

Frommen esanetan, haatik, gizabanako berezia suspertzeak, taldearen kontrol mekanismoak ahulduz, urrundu egiten du Luis Berrizbeitiak aipatu "odolaren sinfonia okre"aren arriskua. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 45. orr.

5 mea lurkara, burdin oxido hidratatua, margolaritzan erabiltzen dena.

Luzitzaileek okre atikoaren kolorea imitatu nahi dutenean, ontzi batean jartzen dituzte ihartutako bioletak, eta sutan egosten dituzte. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3550. orr.

Okre oneko mineral puska bat erretzen jartzen da gori-gori dagoen arte; ondoren ozpinarekin itzaltzen denean purpura-kolorea hartzen du. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3530. orr.

Okre gorrixkoa usu ageri da antzinako hilobi eta tumuluetan. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 36. orr.

Okre gorria ere leku askotan ateratzen da, baina onena leku gutxi batzuetan bakarrik, hala nola, Pontoko Sinopen, Egipton, Hispaniako Balearretan eta baita Lemnosen ere. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3450. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Ibaiak, hazirik, okre-kolorea zuen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 135. orr.

Ilargia elur hura guztia botatzen zuen hodei okre koloreko batek estalia zegoen. Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal - 89. orr.

Antzinakoek okre-lur ugari erabili zuten luzituak egiteko. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3430. orr.

Okre tinduaren egiteko lurra jausten zen mandotan Lindux menditik behera. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus