Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xuhurkeria iz adkor zuhurkeria.

Pentsamoldeak oso errotuta dirau: zikoizkeria, lukurreria eta xuhurkeria bezala, indibidualkeria edo berekoikeria ere nagusi dira egungo gizartean. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 80. orr.

Ene gaztetako ikaskideak eskuin eskuko hatz lodiaren eta zuzenaren artean atxikitzen zuen kikarako kafe hutsak, hiru azukre kozkorrek gozatuagatik ere, xuhurkeriaren marka iduri zuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 42. orr.

Izadiaren txantxa praktiko desatsegina izan zen berak sorturiko animalia ornodunetako talde batzuk sei hatzez hornitzea lau gorputz-ataletako bakoitzean, berezko abako miresgarri hori daukatenei aldi berean erabiltzeko arrazoimena eman gabe; Genus Homo arrazoiaz hornitzean, ordea, hatz-behatzekin xuhurkeriaz jokatu zuen, hamarrekoak eta hogeikoak bakarrik ematen baitituzte batuta. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 75. orr.

Ez zuen inortaz gaizki erran, ezta diru kontuetan xuhurkerietan ibili ere. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 361. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus