Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sardiniar 1 izlag Sardiniakoa, Sardiniari dagokiona.

Abertzale sardiniar guztientzako topagunea. Berria - Mundua   2004-06-05

Herri sardiniarraren autodeterminazioa zuten helburutzat. Berria - Mundua   2004-06-05

Limba Sarda Comuna (Hizkuntza Sardiniar Komuna) atondu, sardiniera batua lortzeko, eta honen erabilpena sustatzeko prozesuari bultzada ematea zen ekitaldiaren xedeetako bat. Berria - Mundua   2006-04-22

Gilles Chabenat korsikarrak, Roston Kuchichian armeniarrak, Heikki Syrjanen eta Pekka Westerholm finlandiarrak, Andrea Pisu sardiniarrak [...] parte hartu dute Airea lanean. Berria - Kultura   2004-05-07

· 2 iz Sardiniako herritarra.

Katalan, euskal herritar, sardiniar, eskoziar eta okzitaniarrek beren esperientziak alderatzeko aukera izango dute. Berria - Mundua   2004-08-08

Lurra lantzea galarazten zien sardiniarrei, heriotza-zigorraz. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 45. orr.

Erroman bizi diren sardiniarrek, aldiz, protesta eserialdi baterako deia egin zuten gaurko, Washingtonen politikarekin bat ez datozen hainbat italiarrekin batera. Berria - Mundua   2004-06-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus