Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saga 1 iz erdi aroko eskandinaviar literaturako kontakizuna.

Aingerua urtu zenean, antropologoak islandiar edo finlandiar saga frankotan agertzen zen "zaldikatze eroaren" kontzeptuari buruzko xehetasunak eskatu zizkion. Poetak bere Errepublikatik kanpo uzteko Platonen ardurak esanahi bizia lortzen du sagen egileen eta Hirugarren Reich-aren sortzaileen artean kausa eta efektuaren lerroari jarraitzen diogunean. Itxaro Borda   «%100 basque» - 165. orr.

2 kontakizun luze eta zehatza.

Lankidetza estuko jardun hori, han ari baitziren egunero Morgan eta haren ikasleak gogoberotasun bizizko giro batean buru-belarri [...] biologiaren historiako saga luze bakanetarikoa da. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 51. orr.

Aldaera askotan, aspaldidaniko saga bat jaso nuen, Pistamiglio jauna bera baino ere askoz lehenagoko aro batetik abiatzen zena. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 99. orr.

Nire untxiekin bakarrik geratua nintzen; alargun eta emazurtz sentitzen nintzen, eta banuen amets-asmoa karbono-atomo baten saga idazteko. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 171. orr.

Beraz ulertzekoa da mikrouhinen behaketak unibertsoaren hasiera ulertzeko giltza direla, eta beren inguruko artikuluen sagak ad nauseam jarraituko duela aurreikustea ez da zaila. Berria - Gaiak   2006-03-30

3 familia-dinastia.

Arotz saga erraldoiak badira, haiek euren gurasoengandik ikasi eta seme-alabei erakusten diete ogibidea belaunaldiz belaunaldi. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 26. orr.

Saihestezinezko ordaliarantz zihoazen halabeharrez; eta egoera hartan edozein bidaiarik izan zitzakeen alternatibak zein ziren jakin arren, ezin zuten asmatu alternatiba haietatik zein izango zen beren sagaren bukaera. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 376. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus