Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nerau izord ni; ni-ren forma indartua. ik neu.

Ikuskizunak gogoberritua, nerau ere saiatu nintzen gorpuarengana, lurra jotzen ari baitzen jadanik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 40. orr.

Jatorri xumekoa zen, nerau bezala. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 219. orr.

Bi agente sekretu bagina bezala, gure neskatoa eta nerau liburu-apalategietako baten atzean ezkutatu ginen eta honako elkarrizketa hau entzun genuen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 278. orr.

Nahi baduzu, nerau joanen naiz Ho¸sapera haiek ekartzera. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 116. orr.

Nerau bederen egia honen lekuko ona naiz. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 313. orr.

Begira, aldizkari zikin hori nire lagunaren eskuetan zegoen, baina hamar segundo lehenago nik neronek neukan, eta hogei segundo lehenago beste ikasle batek. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 122. orr.

Hau idazterakoan malkoa ez dut urruti neronek ere. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 80. orr.

Guztiek zekiten nire berri, neronek baino gehiago. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 18. orr.

Hori aski ez, ondore hartan, neronek eskatu behar izan nituen aldez aurretik agindutako aleak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 20. orr.

Baina neronek jaso nian, eta hemen daukak. Txillardegi   «Putzu» - 281. orr.

Neronek azalduko dut filosofoek gai honetaz zer-nolako iritziak dituzten aipatzean. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 229. orr.

Bertze dei bat, neronek ez, neroni baizik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 121. orr.

Neroni ere gertatu zitzaidan ezinago zakar esaldia. Txillardegi   «Putzu» - 294. orr.

Neroni ere gertatu zait behin halako bat. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 187. orr.

Orain neronen begiekin ikusten ari nintzen hala zela. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 85. orr.

Eseri nire seme Salomon neronen mandoaren gainean, eta eramazue Gihonera. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 62. orr.

Itsaso zabal baztergabeko horretan urturik daude nere arbaso gaxteen eta neure neronen begi biak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 293. orr.

Aipa daitezke, esate baterako, George Beadle eta Edward Tatum-en lanak, Salvatore Luria eta Max Delbrük-enak, [...] Jacques Monod eta neronenak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 67. orr.

Jainkoaren errukiari eta neronengan ikus-ikasiari esker, gaitzesten ditut orain eta gerorako guztian. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 202. orr.

Okerrena neronentzat, hemen, kanpoan, edozeinek ikusita ere. Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten» - 118. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus