Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nerbio 1 iz gorputzaren zatiak burmuinarekin eta bizkar-muinarekin harremanetan ipintzen dituzten zainetako bakoitza. ik kirio.

Zerbaitek hortz baten nerbioa ukitu izan balio bezala. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 341. orr.

Ez, lasai egoteko, nerbioak izango direla. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 73. orr.

A ze nerbioak, ezta? Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 203. orr.

Nire ustez, nerbioetako gauza da batez ere. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 206. orr.

Inork ez baititu ematen hamar egun bete, ohean sartuta, nerbioetatik jota dagoelako soil-soilik. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 185. orr.

Hutsa falta nuen nerbioetatik egiteko. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 134. orr.

Nerbioetako gaixotasunetan espezialista. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 46. orr.

Nerbioak nahasi samar nituela konturatu nintzen eta handik alde egitea erabaki nuen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 94. orr.

Nerbioak jota amaitu ohi zuen eguna. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 17. orr.

Hermione eta biak zain zeuden, entzuten, nerbioak airean zituztela... Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 338. orr.

Ez din zentzurik nerbioak airean bizitzeak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 535. orr.

Nerbioak dantzan, indarrak bildurik, prestatu zen erasorako. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 213. orr.

Nerbioetakoa eman zion eta erietxera eraman behar izan zuten. Berria - Harian   2005-03-10

Hasiera batean marihuana bila joan nintzen, nerbioak lasaitzeko. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 77. orr.

Indarrak bildu eta nerbioak baretzeko. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 200. orr.

Nerbioei eusten asmatzean datza gakoa. Berria - Ekonomia   2006-04-13

Nerbioen lau harietatik zintzilik zegoen, txotxongilo baten gisan. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 34. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nerbio-kontuak dira. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 183. orr.

Ulertu ezinezko nerbio gorabeherak izaten ditu. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 206. orr.

Parisa etorri nintzen, hotelera, eta medikuetara joan nintzen nire nerbio egoera begiratzera. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 403. orr.

Enpresako egiazko postaria, lanean arratsaldean hasten zena, nerbio-krisi larri baten atarian zegoen. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 28. orr.

-Eraman ezazue hemendik! -oihu eginda, atzerantz erori zen nerbio-atake batek jota. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 25. orr.

Emakumezko irakasle newyorktar bati nerbio-atakeak eman zion. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 184. orr.

Nerbio erasoaldi luze bat eman eta oihuka hastea baizik ez zuen lortu. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 347. orr.

Laster konturatu nintzen larritasun sakon bat, nerbio asaldura gehiegizko bat gainditzeko eginahal ahul eta hutsaletatik sortua zela koherentzia falta hura. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 37. orr.

Ospitalean zegoen, erotzeko zorian (nerbio-porrotaren mugan), eta margotzea, antza, soluzio edo sendaketa modu bat izan zen berarentzat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 166. orr.

3 (testuinguru teknikoetan)

Erretina eta nerbio optikoa aktiboak zituen, bulkadak hartu eta igortzen zituzten, baina garunak ez zien tankerarik ematen; neurologoen hitzetan, agnosiko zegoen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 125. orr.

Gorputzaren diseinuan, ordea, elkarri loturik egon behar dute pieza guztiak odol-hodi, nerbio eta beste ehun batzuen bidez. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 48. orr.

Mielina, garuneko nerbioak estaltzen dituen geruza, zenbat eta ahulagoa izan gaitza garatzeko arriskua are handiagoa dela. Berria - Gaiak   2006-01-04

Nerbio bati estimulu jarraitu bat aplikatzen zaionean, erantzuna ez da jarraitua izaten. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 114. orr.

Nerbioan datorren bulkada elektriko ahulak azetilkolina askarazten du. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 59. orr.

Batzuetan, labirintoa garunera lotzen duten nerbioak ebakitzen dira eritasuna tratatzeko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 127. orr.

Azetilkolina desegiten duena kolinesterosa da, nerbioetan normalki egoten den substantzia bat. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 226. orr.

4 (testuinguru teknikoetan, hitz elkartuen lehen osagai gisa) ik nerbioso.

Nerbio-ehunez egina da garuna. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 216. orr.

Erretinaren ondoan dauden nerbio-zelula, odol-hodi eta beste egitura batzuen itzal iraunkorrak ez dira ikusten. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 93. orr.

Ez da ahaztu behar klitoria nerbio bukaeraz josita dagoela. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 155. orr.

Ménière-ren eritasunean nahasturik dago zirkuluerdi formako kanalen eta haien nerbio-konexioen funtzionamendua. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 126. orr.

Gerra biologikorako ekoitzi diren nerbio-gas batzuk kolinesterasaren inhibitzaile dira, hau da, kolinesterasari bere eginkizuna betetzea galarazten diote, eta, hartara, nerbio-bulkadaren transmisioa erabat oztopatzen. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 59. orr.

5 (testuinguru teknikoetan, hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Jakina, sentipen-nerbioz inguraturik daude ile-folikulu asko, eta ukimen-organo delikatu bihurtzen ditu horrek ileak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 81. orr.

Zelula argi-sentikorrez eta bestelako ehunez osatutako pila korapilatsu baten azpian dago [erretina], ikusmen-nerbioaren zuntzez koroaturik. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 92. orr.

Sudurreko usaimen-nerbioen zelulek erradiazio infragorria igortzen dutela. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 137. orr.

6 indarra, kemena.

Hona bigarren nerbio dramatikoa, Agustin izeneko agure armairutxoarena, baserria tremendismoaren agertokitzat daukatenen morboa aitzakiarik gabe gizenduko duena. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 260. orr.

Eragitea lortzen badu, motelak izango dira zirrarak eta oso nerbio gutxikoak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 150. orr.

Ez dakit zergatik, baina seguru nengoen hartu behar ninduen militarra iharra, garaia, nerbio handikoa izango zela. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 130. orr.

Mémée deitzen zioten guztiek amonari amultsuki, oso musugorria zen, bizia, nerbio handikoa, eta ozen egiten zuen hitz, eskuei eraginez, emakume italiarren edo espainiarren antzera. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 73. orr.

7 nerbio bulkada (orobat nerbiobulkada g. er.)

Belarriak ere oso antzera jokatzen du: soinuak jaso eta nerbio-bulkada bihurtzen ditu garunera bidaltzeko. Gerra biologikorako ekoitzi diren nerbio-gas batzuk kolinesterasaren inhibitzaile dira, hau da, kolinesterasari bere eginkizuna betetzea galarazten diote, eta, hartara, nerbio-bulkadaren transmisioa erabat oztopatzen. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 108. orr.

Usaina detektatzen dutenean, nerbio-seinalea garunera, usaimen-erreboiloko eremu jakin batera, bidaltzen dute, nerbio bulkada baten bidez. Berria - Gaiak   2004-10-05

Eszitazio sexuala martxan jar dadin, korpuskuluek etenik gabe bidali behar dituzte informazioa eta nerbio bulkadak; bestela, eszitazioa jaitsi egiten da. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 237. orr.

Bulkada kimiko lokalizatu batek jartzen du abian nerbiobulkada; bulkada kimikoak zelula-mintzaren irazkortasuna aldatzen du gune batean, eta sodio ioiak (normalean kanpoan eusten zaienak) barrura sartzen dira. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 223. orr.

8 nerbio sistema

Kokaina efektua egiten ari zen nerbio sisteman. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 50. orr.

Ezetz erantzun dio doktoreak, oso zaila dela nerbio-sistemako tumore batek metastasia sortzea. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 100. orr.

Nerbio-sistema guztia eraikitzen duten adreiluak dira neurona edo nerbio-zelulak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 222. orr.

Nire min hau nire garunaren eta nerbio-sistemaren egoera edo gertakari partikular batekin identifikatzen da. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 191. orr.

Touretteren sindromeak nerbio-sistemaren alde sakonetan eta subkontzientean ditu sustraiak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 112. orr.

Hox direlako geneon arabera kokatzen dira ornoak, saihetsak, giharrak, nerbio-sistema zentral eta sinpatikoaren egiturak. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 125. orr.

9 nerbio-tik

Nerbio-tik bat zuen betidanik begi batean; hari begira egoten nintzen, ezinbestean, elkarrekin ikasgela berean genbiltzan garaian. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 108. orr.

Begi batean nerbio-tik bat zeukan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 67. orr.

10 nerbio zuntz (orobat nerbiozuntz g.er.)

Noiz eta nolako indarrez uzkurtu agintzen duen kontrol-sistema guztia nerbio-zuntz mehez osaturik dago. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 58. orr.

Haren azpian, gai zuria dago, nerbio-zuntzezko masa trinko bat, konexioak egiten dituena bi hemisferioen artean eta garunaren beste atal batzuen artean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 219. orr.

Nerbio-zuntz batek hainbat muskulu-zuntzi eragiten die, eta muskulu-zuntz horiek guztiak batera uzkurtzen dira, unitate eragile bakar baten gisa. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 60. orr.

Zelularen beste muturra, berriz, garunera doan nerbiozuntz batekin konektatzen da. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 149. orr.

Giza belarrian, badira 28.000 nerbio-zuntz inguru. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus