Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xuhurtu, xuhur(tu), xuhutzen da/du ad ipar urritu, bakandu.

Ez da dudarik, arrain batzu bakandu eta xuhurtu dira gure itsas-aldean. Herria   2001-08-02

Arraina xuhurtu da, alde batetik, kutsadurarekin. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 150. orr.

Bassoran, jendea kexaturik altxatu da podorearen kontra, elektrika eta ezantza xuhurturik. Herria   2003-08-14

Bazter guziak kixkilduak, ura xuhurtua, kabalek ere azkarki sofritu dute ainitz tokitan. Herria   2003-09-04

Frantzia barnean, erditsu hortan edo ipar-aldean badira departamenduak nun medikuak arrunt xuhurtuak baitira. Herria   2004-06-24

Ikusten delarik ikatza, petrola eta holako indargaiak azkarki xuhurtzen ari-eta, frango badaudela arrunt nukleartegien menturan, [...]. Herria   2001-01-11

Mendearen bukaerarako infernuak, paradisuak, ardiak eta artzainak desagertu ziren, elizak hustu eta apez larderiadunak xuhurtu. Itxaro Borda   «%100 basque» - 67. orr.

Ondorioz, erretreta kutxa horien gastuak emendatuz doatzi, diru-sartzeak aldiz xuhurtuz! Herria   2003-02-06

Azken denbora hotan alabainan, lana berriz xuhurtu da. Herria   2003-05-01

Hain zuzen, zure libertate hori berriz eskuratzeko orduan, xuhurtzen eta mugatzen omen dizute, noiz arte ote? Herria   2001-07-19

Sortzeak hola xuhurtzea gogoetagarri da segur geroari buruz. Herria   2002-12-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ura xuhurtzen ari (3); xuhurtzen ari (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus