Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oktano 1 iz erregai baten eztandarako eragozpena neurtzen duen unitatea.

95 oktanoko gasolina litroak batez beste 1,047 balio du, eta gasolioak 0,96 euro. Merkatzearekin, 95 oktanoko berunik gabeko gasolina litroak, batez beste, 90,5 zentimo balio ditu, 98 oktanokoak 99,2 eta 97 oktanoko superrak 97,7. Berria - Ekonomia   2006-04-16

92 zentimo inguru berunik gabeko 95 oktanoko erregai litro baten truke. Berria - Ekonomia   2004-11-02

Berunik gabeko 95 oktanoko gasolina, berriz 12 zentimo garestiago ordaintzen da egun. Berria - Ekonomia   2004-10-12

Deposituko tapoia kendu eta 95 oktanokoa botatzen dudan bitartean. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 21. orr.

2 oktano zenbaki erregai baten eztandarako eragozpena neurtzen duen zenbakia.

Alde batera utziko dut, hortaz, Tomek bidearen beste aldean zegoen gasolindegitik latontzi bete gasolina oktano-zenbaki handiko nekez ekarri zuelako kontua Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus