Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikuskatze 1 iz arretaz ikustea; zerbait behar bezala dagoen edo dabilen ikusteko ikerraldia egitea.

Ikuskatze moduko bat zela, lanari begira egindako gaitasun-proba. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 89. orr.

Ikuskatze luze baten ondoren, Kuglerren eremura noa. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 141. orr.

Ikuskatze teknikoak larunbatean egingo dira. Berria - Kirola   2004-11-24

Bere ikuskatze horretan oso kontzentratua dirudien arren [...]. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 53. orr.

Bertzalde, ustegabeko ikuskatze edo kontrola batzu eginak izanen dira edozoin tenorez. Herria   2003-05-29

Urkijok ikuskatze gehiago iragarri zituen. Berria - Euskal Herria   2004-03-18

IAEA Energia Atomikorako Nazioarteko Agentziak nabarmendu nahi du hiru urteotan Iranen eginiko ikuskatzeetatik oraindik ez dituela oso garbi Iranen programa nuklearreko hainbat arlo. Herria  

Espainiako Gobernuak ikastetxeetan ikuskatzeak egingo dituela esan du Carlos Urkijok. Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Lehenengo ikuskatzea egin genuen eta hilobia aspaldikoa zela ohartu ginen. Berria - Gaiak   2004-08-05

Quilish muinoko ikuskatzeek aurrera jarraitzen badute. Berria - Gaiak   2004-08-26

2 (hitz elkartuetan)

Hego Poloan egongo naiz ikuskatze proiektu bat egiteko. Berria - Kultura   2004-08-11

Kontratuen Ikuskatze Batzordearen erabakiaren zain. Berria - Kirola   2004-10-24

Nazioarteko Aholku eta Ikuskatze Batzordeak. Berria - Mundua   2004-06-09

UGT eta CCOOk lan istripuen prebentziorako legea betetzeko eskatu die enpresei eta Administraziori ikuskatze lanetan zorrotzagoa aritzeko. Berria - Ekonomia   2006-02-22

Kalearteko ohitura onen aldeko ikuskatze lanak betetzen? Josu Landa   «Odolbildua» - 99. orr.

Gipuzkoak luiziak kontrolatzeko «ikuskatze sistemarik modernoena» daukala baieztatu arren […]. Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Ingurumen Kontrol eta Ikuskatze Plana aurkeztu du Sabin Intxaurragak. Berria - Euskal Herria   2004-01-09

· Eraman zituzten armak segurtasun enpresa batek segurtasun ikuskatzea egiteko utzitakoak dira. Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Mintzaldi, harreman eta bazter ikuskatze askoren parada izan da hor. Herria   2001-09-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bozak ikuskatzera (3); ikuskatze batzordeak (3); ikuskatze batzordeak (3); ikuskatze lanak (9); ikuskatze lanak (9); ikuskatzera joan (4); kontratuen ikuskatze (5); kontratuen ikuskatze (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus