Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oktogonal izond oktogono bat osatzen duena.

Atenasen marmolezko dorre oktogonal bat eraiki baitzuen, eta oktogonoaren alde bakoitzean haizeen irudiak jarri baitzituen bakoitzak nondik jotzen zuen markatuz. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 770. orr.

Erdiko marmolgune oktogonalean etzanda zegoen, ahoz gora. Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak» - 49. orr.

Ile-xerlo horailak ageri zitzaizkion bere kapelu oktogonalaren azpitik. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 159. orr.

Behean, dorre karratu bat, hirurogeita hamar metro garai, bloke itzelez egina; haren gainean, bigarren dorrea, oktogonala, aurrekoa baino ia bi bider txikiagoa; eta haren gainean, berriz, hirugarrena, askoz ere finagoa, zilindrikoa, hamar metro garai. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 148. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus