Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

obo iz zirkulua.

Laukizuzen okre argi bat bereizi beharko litzateke magma horretatik, bertan obo okre argi bat ezarri, eta ginbail okre ilun bat erantsi gainean. Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau - 153. orr.

Handik aurrera, beste jarlekuak obo zabal batean hedatzen ziren. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 146. orr.

Goialdeko obo biribil zurian, F. Berthoud izenaren inguruan, hamabi zenbaki erromatarrak erakusten zituen. Txillardegi   «Labartzari agur» - 124. orr.

Hiru ordu aritu ginen hamar miliako oboan sakoneko kargak jaurti eta jaurti. ik beherago 3. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 82. orr.

Kai aldera eraman ninduten obo erdi baten barruan. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 207. orr.

2 zirgiloa.

Dorretxerat iritsi ginen arte, non ikusi baikenuen zaldi bat, obo bati lotua. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 437. orr.

3 oboan adlag biribilean.

Erdi-erdian haritz handi bat hedatzen zen, eta honen inguruan, oboan, eserleku gisako harri landuak zeuden zut jarrita. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 80. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus