Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nescafe (orobat Nescafe eta neskafe) 1 iz kafe disolbagarria.

Beti bezala, gurasoenetik Nescafea, esne kontzentratua eta hainbat gaileta-pakete neramatzan. Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux - 65. orr.

2 kikara bat neskafe.

'Nescafe' txar bat edan eta gero, atera ziren hotelatik. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 272. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Goitik behera datoz geure gainera polaroid argazki batzuk, loreontzia, igeltsuzko hontza, nescafe ontzia, etxeko giltza eta beste hainbat gauza, ikaragarrizko erorketa, apurketa eta zalapartarekin. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 419. orr.

Eta Gregorrek ere sentitu zinan, Nescafe poto hutsaren aurreko sentipen hori, ezta? Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 24. orr.

Justizia, ordena, desordena, Gregor Samsa, neskafe poto hutsaren aurreko depresioaldiak. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus