Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

okume 1 iz Afrikako zuhaitza, zurgintzan oso aintzat hartzen den zur arin eta arrosa-kolorea duena (Aucoumea klaineana).

Nik portuko usainak dauzkat sudurraren memorian: kakaoa, fuela, herdoila, arrain usteldua, gatza, cock ikatza, platanoa, okumea, kafea [...]. Berria - Kultura   2006-02-19

Gineako okumearekin ari ginen eta material horrekin erne ibili beharra daukagu, zama desberdina izaten da jasoaldi bakoitzean eta abiada ongi erregulatuta jaso behar dira. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 189. orr.

Tximeleta formako figuratxoak: kartoizkoa bat, plastikozkoa bestea, burdinazkoa hurrengoa, zurezkoa edo okumezkoa hurrenagokoa... gutxienez hamar tximeleta, gai desberdinez eginak denak. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 57. orr.

Agian garai hartan geratu naiz iltzatuta, agian haurtzaroko kaiolatik irten ezinik geratu zait arima, nahiz eta orain, okumezko ganibetaren ordez, boligrafo bat izan nire krimenak burutzeko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 108. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Fruta-kaxa apurtu bateko okume-xafla pare iltzatua. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa» - 108. orr.

Garai batean, fabrikako solairu guztia espazio bakarra omen zen eta gero, okume txapazkoak diruditen egurrezko paretekin banatu zutenean, alde hartan geratu bide zen animalia barrokoa. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 61. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus