Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sarekada 1 iz poliziak aldi eta toki berean hainbat lagun atxilotzea.

Espainiako Poliziak sarekada egin zuen atzo eguerdian Bilboko San Frantzisko auzoan, bertan paper barik bizi diren etorkinen kontra. Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Sarekada bat egin zuten eta jendea hormaren aurka jarri zuten. eta Perez iazko urriaren 8an atxilotu zituzten, Garzonek agindutako sarekada batean. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 24. orr.

Kondatua dugu nolako sarekada izan zen duela kasik berrehun urte, Euskal-Herrian bizi ziren bost ehun bat buhami arrastatu baitzituzten. Herria   2001-06-28

-Sarekada bat izanen da, laster, astearteko argi zirrintan! Itxaro Borda   «Hiruko» - 39. orr.

Sarekada hartan 31 lagun atxilotu zituzten. Berria - Euskal Herria   2004-01-22

Behin, homosexualen aurkako sarekada batean, Osasun Publikoaren poliziak nire lagun mina atxilotu zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 312. orr.

Hiru lagun atxilotu dituzte Euskal Herrian haur pornografiaren aurkako sarekada batean. Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Sarekadan atxilotutako guztiek salatu zituzten tortura gogorrak. Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Ez ziren hogeita lau ordu sarekada hasi zenetik, eta, Umbertok zioenez, jada bazterrik bazter omen zebiltzan atxilotuei eragindako tortura izugarriei buruzko zurrumurruak. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 262. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Iaz «atxiloketa prebentiboak» eta sarekada masiboak gertatu zirela komentatu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Bilboko Udaltzaingoaren drogaren kontrako taldeak «egin ohi dituen sarekada ikusgarri horietako batean» [...]. Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Baina badakit Gestapoa jakinean dela, barrandan dagola, nola mendekatuko den antolatzen ari dela, noiz sarekada eder bat eratzen ahalko duen. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 116. orr.

Norbaitek legez kanpoko zerbait daukan jakiteko sekulako sarekadak, miaketak egiteak ez dauka zentzurik. Berria - Kirola   2004-06-30

Pariseko gobernuaren manuz, bospasei ehun poliza-gizonek gaitzeko sarekada obratu zuten, ehunta hogoi bat etxe miatuz, ehun bat lagun geldituz. Herria   2002-10-03

Atzeman zutenean, izugarrizko sarekadak gertatu ziren, eta, azkenean, buruzagitza osoa eta aparatua ia dena desegin zuten. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 203. orr.

Poliziaren aldizkako sarekadak ziren arazo bakarra. Berria - Harian   2005-12-10

3 (hitz elkartuetan)

PSOEren gobernuak «polizia sarekadekin, torturekin, herrien okupazioekin eta errezeta errepresibo zaharrekin» erantzuten dio. · Egun hartan bertze sarekada andana bat gertatu zen Hendaian, Donibane Lohizunen eta Baionan. Berria - Euskal Herria   2004-11-24

4 sarean jasotzen diren arrainen, usoen edo kidekoen multzoa.

Egin kontu: lauzpabost sarekada egunero, astebete itsasoan arrantzan... kiloka arrain txiki. Berria - Ekonomia   2004-05-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agindutako sarekada (4); aurkako sarekada (7); egindako sarekada (4); sarekada bat egin (9); sarekada egin (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus