Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gasna (orobat gazna g.er.) 1 iz ipar gazta.

Kasüalitatez, Gipuzkoako Idiazabal herriarekin parezkatürik da Muskildiko herria, gazna ekoizten düan herri batekin. Herria   2004-05-27

Menuan amuarraina, txuleta, gasna eta ondokoa dastatu ahal izango dira. Berria - Euskal Herria   2004-10-03

Bi gasna borobil berde. Itxaro Borda   «%100 basque» - 39. orr.

Arte hartan bizi izan ziren azindetatik, esnetik eta gasnatik, bai eta gaztainetatik eta fruituetatik. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 16. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bi gasna zerra eder jan genituen ixil-ixila. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 32. orr.

Otorduan bospasei gasna xerra mehe. Itxaro Borda   «%100 basque» - 12. orr.

Gasna-jale aristokratikoentzat. Itxaro Borda   «%100 basque» - 40. orr.

· ELBko ardi gasna ekoizleek. Berria - Ekonomia   2004-12-24

Ekoizle gehienek ardi gasna ekoizten dute. Berria - Ekonomia   2004-08-14

Hiru ekoizlek behi gasna egiten dute. Berria - Ekonomia   2004-08-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus