Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

okupa 1 iz indarrean dagoen legearen kontra, etxebizitza edo lokal bat, bizitzeko hartzen duen pertsona. ik squatter.

Denok taldeka gindoazen: Kubaren aldekoak, okupak, komunistak, feministak, banakoak... Okupek Poliziaren bisitaren zain daudela jakinarazi zuten. Berria - Euskal Herria   2004-06-04

'Okupen' kuartela. Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Okupa belgikar batzuekin ari zen Ane, bere ingeles maila erakusten. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 143. orr.

Urgull mendiko okupa nintzen, desanparoaren beldurrik gabe, bakardadeak ez ninduen izutzen, ezta ilegaltasunak ikaratzen ere. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 93. orr.

Martxa honetan Euskal Herrian / geroa dugu arraro, laster okupak egongo dira / Ertzainak baino gehiago. Berria - Kultura   2004-10-26

Herrizaingo Sailaren oharraren arabera, gaztea baserri batean atxilotu dute; okupa moduan bizi zen baserri batean. Berria - Euskal Herria   2006-01-19

2 (izenondo gisa)

Uda gau batez neska okupa bat ezagutu zuenetik neska horren heriotzerainoko bidaian Chrisek mutiko izateari utziko dio eta gizon bilakatu. Berria - Kultura   2004-09-04

3 (hitz elkartuetan)

Okupa itxura zuten, nolabait esateko. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 108. orr.

Horien artean, okupa taldeak, deportazioen aurkako taldeak, ikasleak eta langileak daude. Berria - Mundua   2004-12-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus