Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nagitasun 1 iz anerako edo egin behar diren gauzetarako gogorik eza. ik nagi 6; nagikeria.

Goizeko hotz honek eta bide bazterrean hedatua den izotzak, gaueko lo eskasak gorputz osoan ezarri didan nagitasuna harrotzen eta haizatzen didate. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 34. orr.

Zutitu egin zen kolpetik, eta bere nagitasunetik atera. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 264. orr.

Geldiro mintzatzen zen, esaldiei xarma ematen zien halako nagitasun batez. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 215. orr.

Amaitzen ari zen igandearen nagitasunaz gozatzen zuen. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 60. orr.

Nagitasunak galarazten zion berarentzat interesa aspaldi galdua zuen gai bati berriz ere heltzea. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 130. orr.

Asmo horren ahazteak arrazoi asko izango zituen: batetik, noski, nagikeria, erosokeria, neurekoikeria (edo ezaugarri horiexek atzizkiaren kutsu ezkorrik gabe: nagitasuna, erosotasuna, neurekoitasuna). Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 53. orr.

Nagitasunez hartu zuen edontzia negozio gizon eta profesionalen konpainian, eta argitara jaso zuen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 188. orr.

Nire aurrean, nolabaiteko nagitasunez paratua, ideia handi eta motel bat zegoen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 31. orr.

2 (izenondoekin)

Horrekin batera beste sentsazio bat, guztiz kontrakoa, huts infinituarena, nagitasun barearena, [...] pausatzeko unea geroratuko lukeen hegazti erraldoi batek eman lezakeen bezalakoa. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 353. orr.

Arabia hitzaren silabek zeharkatzen zuten nire arimaren nagitasun gozo isila, eta sortaldeko lilura batez xarmatzen ninduten. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 47. orr.

Ezin jakin zer dagoen erabaki horren azpian, nagitasun intelektual zinez kezkagarria ustez akademikoa den erakunde batean, ezjakintasun iraingarria, ezezagunarenganako gutxiespena edo itsukeria ideologiko eskandalagarria. Berria - Kultura   2004-12-22

Nekerik gabeko nagitasun nagia da lobelarrarena, norbera baitan zabalduz eta zabalduz lihoakeen bake-haize leun eta laztanezko baten airekoa. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 20. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Horrek ere neke, nagitasun eta makaltasun sentsazioa sortzen zidan. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 171. orr.

Inertzia kontua da, hein handi batean; erosotasun edo nagitasun kontua. Berria - Gaiak   2004-04-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus