Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikusmen 1 iz ikusteko ahalmena.

Ikusmenaz, entzumenaz, dastamenaz eta usaimenaz arduratzen diren sentipen-organoak andeaturik egongo dira ziur asko egungo gizakietan, orain ez baitira lehenengo garaietan bezain baliotsuak bizirik irauteko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 12. orr.

Itsutasuna begien akatsa dela diogunean, begiek ikusmena berezkoa dutela aitortzen dugu. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 364. orr.

Ikusmen ona eta entzumen ona beharrezkoak izatera iritsi baino askoz lehenago, gure antzinako arbasoek [...] usaimena garatu zuten janaria bilatzeko eta harrapariei ihes egiteko. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 134. orr.

Badakigu koloreak ezin direla entzumenez sumatu, ez eta soinuak ikusmenez. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 130. orr.

Bere ikusmen luzeko begiekin agian ikus zezakeen hosto antzeko forma urritu hura. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 202. orr.

Miopia eta guzti, ez zen hagitz ikusmen zorrotzik behar pistola ezagutzeko Ximurraren eskuan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 368. orr.

Ikusmen normaleko pertsona batentzat. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 49. orr.

Andreak erdizka itxi zituen begiak bere ikusmena zorrozteko ahaleginean. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 19. orr.

Nork ez du nahiago ondasunak galdu ikusmena baino? Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 330. orr.

Itsuek ikusmena berreskuratzen dute, gorrek entzumena, mutuek hitza. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 260. orr.

Itsuei ikusmena itzuli, konkordunak zuzendu, eta beste gauza harrigarri asko. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 104. orr.

Bat-batean, ikusmena etorri zitzaion berriro. Elizen arteko biblia   Lk 18,43

Lausoak hartu zion ikusmena. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 67. orr.

Ikusmena erabat galdua zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 864. orr.

Ehun eta hogei urte zituen Moisesek hil zenean; ez zitzaion ikusmena ahuldu, ez zioten indarrek huts egin. Elizen arteko biblia   Dt 34,7

Ikusmena moteltzen ari zitzaiola eta, kexatzen hasi zen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 60. orr.

-Barkadazu, ene gazte, ikusmena ahuldua dut. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 71. orr.

Odola bildu egin zitzaion, ikusmena lausotu. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 358. orr.

Ingurura begiratu zuen, baina ikusmena nahasten zion hainbeste ardo-kopa gorri eta berderen distirak. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 107. orr.

Haren silueta lausoa besterik ikusten ez bazuen ere, oroimenak eta irudimenak osatu egiten zuten haren ikusmen akitua. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 72. orr.

Nahiz eta ikusmena gero eta nekatuago duen. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 54. orr.

Ez zen ikusmenik izan begiak jaio aurretik, ez hitz egiterik, mihia sortu aurretik. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 279. orr.

Ikusmena aztertzen zidaten bitartean, konturatu nintzen ez nintzela gauza letrak edo koloreak bereizteko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 25. orr.

Zernahi zela ere gertatutakoa, berriro gertatuko zitzaiola, eta erabat galaraziko ziola ikusmena. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 33. orr.

Nire begiak, ordea, ez dira orain 13 urtekoak, eta ez naiz ikusmenaz ari, ikuskeraz baizik. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 55. orr.

Ikusmenaren kulturak -batez ere zinemaren narratzeko erak- erabat kutsaturik du narratiba. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 47. orr.

Koadroak ikusmenerako nabarmena behar du izan, ikuslea "erakarri, gelditu, atxiki" egin behar du. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 258. orr.

Beren inguruaz arduratu eta beren ikusmeneko eremuan zegoen edozer kuxkuxeatu eta zirikatu beharrean, geldo eta zozoturik zeuden. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 76. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ikusmen-zorroztasuna neurtzeko. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 30. orr.

Gauza jakina da nikotinak ikusmen-lausotzea ekar dezakeela.. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 38. orr.

· Lehen puntua izango da irudipen-ikusmenaz sute handiak ikustea. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 71. orr.

3 (leku deklinabide atzizkiez)

Ke arteak argitu eta gero, elkarri begiratu genion berriro, tren-geltokia gure ikusmenetik kanpo zegoen jada. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 105. orr.

Vilma hil eta gure arteko haustura gertatu zenean, Lajos desagertu egin zen gure familiaren ikusmenetik. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 39. orr.

Baina behin ere geratu gabe hurrengo izkinara iritsi eta taxia ikusmenetik galdu zen arte. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 245. orr.

Ez da zerua ikusmenean dudana, lurra baizik. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 175. orr.

Atsegin dut ur gardenetan biluzik bainatzea, baina betiere itsas hondoa ikusmenean. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 253. orr.

Baina noizbait ikusi zuen hiria aspaldi ezkutatu zela begien bistatik eta ikusmenean ez zegoela aroztegirik, ez errotarik, ez hirien inguruan egon ohi diren gauzen aztarnarik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 324. orr.

Turin inguruko mendiak, egun argietan ikusmenean, eta bizikletaz irispidean, gureak ziren, ordezkaezinak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 77. orr.

Eta ene garaian nomo honetan izugarrizko bat gertatu zen: akerra emakume batekin lotu zen, eta hau jendearen ikusmenera iritsi zen. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 318. orr.

Hamaika eguneko itsasaldiaren ondoren iritsi gara uhartearen ikusmenera. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 130. orr.

4 (testuinguru teknikoagoetan)

Ikusmena berreskuratua dutenei, nerbio-sistemaren funtzionamendua errotik aldatzea eskatzen die ikusten ikasteak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 148. orr.

Zirkuitu itxiko telebista-sistema baten antzekoa da ikusmena. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 89. orr.

Ikusmenaren baliabideetako bat dira begiak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 20. orr.

Ikusmena prozesu bat da hain zuzen ere, eta hainbat organo espezializatuz baliatzen da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 20. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Begia eta ikusmen-sistema. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 20. orr.

"Erretinako irudia" ikusmen-sistemak argia tratatzeko duen prozesuaren aldi bat baizik ez da. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 22. orr.

Eskualde urdin-berdean, begia sentikorren den lekuan, gutxi gorabehera 50 eta 150 arteko kuantuko ikusmen-seinale batek ikuste-sentipen bat sortuko luke, gehienetan, begiaren kanpoaldea (kornea, alegia) ukitzean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 101. orr.

Kristalinotik zehar igarotako argiaren seinaleak erabiltzen ditu begiaren esposimetroak, garuneko ikusmen-konputagailuak eta erretinak kontrolaturik. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 91. orr.

Bulkada elektriko bat ikusmen-nerbioaren zuntz batean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 103. orr.

Ferra-karramarroaren ikusmen-zelula bakoitza bere nerbio-zuntzari konektaturik baitago beti. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 106. orr.

Makiletan -gau-ikusmenerako erretinak dituen zelula sentikorretan, alegia- 5-15 kuantu argi xurgatzeari dagokiola ikusmen-atalasea. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 102. orr.

Erretinatik garuneko ikusmen-alde primariora igortzen ziren "zentzumen-datu" edo "inpresio"ekin parekatzen zen ikusmen-pertzepzioa. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 40. orr.

Ikusmen-eremuaren ezkerreko aldean. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 233. orr.

Ikustea, berez, espero duguna eta gure ikusmen-aparatuak jasotzen duen mezua konparatzea baino ez dela izan da, hain zuzen ere, Gombrichen lehen ekarpena. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 85. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Begiaren behaketa-eremu onenean dagoen kono-ikusmenak xehetasun handia ematen du, kono bakoitza zuntz bakar baten bidez konektatzen baita gehienetan ikusmen-nerbiora. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 95. orr.

Kolore-ikusmenaren bat-bateko eta erabateko eten baten historia. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 36. orr.

7 ikustea.

Gainera, ateen ikusmena ere galarazi egiten dute koloma ugari horiek, eta estatuak ikusteko ere traba egiten dute. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 1570. orr.

Ikusmena eskasa zen, iluntzea zen eta. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 285. orr.

Ikusmena iristen zitzaidaneraino ez zen hiririk ageri. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 141. orr.

9 ikusmenezko

Ikustea, ikusmenezko atzematea, ikusmenezko pertzepzioa oso jarduera konplexua da, eta ezin da, egia esateko, funtzio psikiko nagusietatik, ulermenetik, ezagutzatik, oroimenetik, desiratik erabat bereizi. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 16. orr.

Ikusmenezko pertzepzioaren azterketa. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 19. orr.

Ikusmenezko oroimen miragarria zuen, eta bazirudien aski zituela segundo batzuk, eraikin edo hiri-ikuspegirik konplexuenak bereganatu, eta xehetasunik ñimiñoenak gogoan edukitzeko. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 199. orr.

Ikusmenezko informazioa esaten denean, bada, gure ikusmen-sistema begietara iristen zaizkigun argi-fenomenoetan zenbait erregulartasun atzeman eta interpretatzeko gauza dela esan nahi da, izatez. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 23. orr.

Ikusmenezko irudi guztiek, beren izaera, forma, zertarakoa, produzitzeko modua nolakoa den axola ez diola, denek berdin dutenaz nahi da hitz egin. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 15. orr.

Ikusmenezko haluzinazioak. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 83. orr.

Espazioa gure ikusmenezko eta ukimenezko sentsazioei, biei, dagokielako batera. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 205. orr.

Goi-goiko maila ematen zuela haur-haurretatik test espazial eta ikusmenezkoetan. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 274. orr.

Hartu dugu "analogia-mailak" esapidea, adierazi nahiz irudiak analogia baduela, baina, horretaz gainera, analogiak, gehienetan analogiazkorik deus ere ez duen eta ikusmenezkorik ere deus ez duen zerbait (publizitate mezua, erlijiozkoa, narraziozkoa, eta abar) bideratzeko balio duela. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 191. orr.

10 ikusmen gune (orobat ikusmengune)

Iradoki zuen existitu behar zirela ikusmen-gune bereizi batzuk, ikusmen-kortex primarioan, "argi-inpresio", "kolore-inpresio" eta "forma-inpresio"entzat, nahiz eta berak ez izan horren froga anatomikorik. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 40. orr.

Aldi berean garun-azal azpiko ikusmenguneak ukitu gabe baldin badaude. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 152. orr.

11 ikusmen kortex

I. jaunaren ikusmen-kortex primarioa funtsean ukitu gabe zegoen, eta kortex sekundarioa zen (V4 aldeak zehazki, edo haiekiko konexioak) lesioaren ia zama guztia jasan zuena. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 49. orr.

Tximino anestesiatuei ikusmen-kortexean mikroelektrodoak sartu, eta estimulu koloretakoak ematean sortzen ziren potentzial neuronalak neurtzen zituen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 45. orr.

Ikusi zen ikusmen-kortexaren eremu txiki batean zuela lesioa (mako fusiforme eta mihi formakoetan). Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 40. orr.

Duela mende erdi bat jakin zen argi zurizko puntu bat erregistratzen duela begiak ikusmen-kortexaren gaina elektrikoki estimulatzen denean Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 253. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus