Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

okupatzaile izond/iz okupatzen duena. ik okupazio 2.

Armada okupatzaile berez handiak are segizio handiagoa ekarri zuen berekin: eskaleak, gaiztaginak, iruzurtiak, pailardak, putazainak, bilaketariak, kausitzaileak eta mota guztietako harrapariak. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 38. orr.

Bagdadeko gobernu okupatzaileak Iraketik at kanporatu zuen kate hau 2003ko azaroan. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 58. orr.

Najafen indar okupatzaile eta Al Sadren gerrillari xiiten arteko borrokak oso latzak izan dira egunotan. Berria - Mundua   2004-08-26

Indar okupatzaileak kanpora dioten kartelak erantsi nituen hiriaren gunean. Berria - Mundua   2004-01-09

Ez dute arerio okupatzaileen lagun hurko azaldu nahi. Berria - Mundua   2004-04-08

Denera 76 erreportari edo hedabideetako laguntzaile hil dituzte, erresistentziaren erasoetan zein okupatzaileek tirokatuta. Berria - Gaiak   2006-01-04

Historialariak ezin du seinalatu denboraldi bat, Bosforo eta Helesponton aurrez aurre zeuden itsasertzetako "asiar" eta "europar" okupatzaileen artean kultur aniztasun garrantzitsua izan zela esateko modukoa. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 275. orr.

Hiriko biztanleak ez ziren matxinatu okupatzailearen kontra. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 36. orr.

Lehen plamak albiste ditu Berlusconiren krisia, okupatzaileek Bagdaden hildako bost irakiar eta Cipollinik Tourrean izandako erorikoa. Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide» - 26. orr.

2 irud/hed

Hor zaude beti, hamar urte iraganik ere, haien oroimenaren atal infinitesimal baten okupatzaile. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 250. orr.

3 iz indarrean dauden legeen kontra, etxebizitza edo lokal bat, bizitzeko hartzen duen pertsona.

Herenegun Baiona Ttipiko bizileku huts bat okupatu zuten eta norbaitek bertan jarraituko du bizitzen, okupatzaile bezala. Berria - Euskal Herria   2004-03-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus