Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

partetxo iz adkor partea, parte txikia. ik parteño.

Baina, lehendabizi, itunaren hire partetxoa bete behar duk. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 354. orr.

Euskalgintzako osagai guztiei [...] beste neurri bat eman die Egunkaria-k: unibertsoaren trataera ematen die, osotasunean hartzen du, eta ez zati handi baten partetxo bezala. Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Zorionez, hala ere, Holandako biztanleen partetxo batek baizik ez du etsaien alde jokatzen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 258. orr.

Ortodoxia nagusi intrantsigenteak ez bezala, Laín Entralgo-k Anti-Espainiaren parte bat bederen (Machado, etab.) Espainiaren partetxotzat edo gura zizun ulertu, nolabait salbatu. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 275. orr.

Gaur egun bizirik dauden espezieak ez dira, guztira, eboluzioan zehar agertu eta gero desagertu direnen partetxo bat baino. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - Franšois Jacob - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus